Ene senarra
Mendiburu
-1-
Ezkondu aintzin fama oneko, egiazko aingerua
iduri zuen, hil orduko prest, irabazteko zerua,
ezkont aintzin urtsoa,
egin eta otsoa,
galtzen ari dut burua
lehenago aingerua, gaur baila zinezko debrua.
-2-
Orai artean ona izanki, eta bet betan da tzartu;
baina ni ere, askoren gisa, berantegi naiz ohartu,
ostatuan da beti
ta ez du aski guti,
nork behar dio izartu
zonbat edari, arno ta ricar bere tripan duen sartu.
-3-
Harekin baiņo, horrekin biga, bertzearekilan hiru
ta ostalertsa, loriatua, heldu denaren aiduru
bebia edo perno
badu etxen oraino
hargin edo mahaxturu
aldizka denen sakeletatik etor dadin zonbait diru.
-4-
Egun merkatu, bihar igande, etzi aldiz pestaburu
herriko pesta, edo feiria, beti zerbeit estakuru
ta gure bien moltsa
baita ardura hutsa
ez zaio segur afruntu
pipatzeko ta, edateko tu, senarrak denak xahutu.
-5-
Ohartu gabe, nik hunen baitan, hartu nuen amodio
ez nuen uste, ukan zezaken, gero hoinbertze bizio
beti dena erasi
lan guzier ihesi
ez du deusere balio
harentzat ez da, oraino ere, ezantza aski kario.
-6-
Gure etxalde maitagarria, ari zaiku gain behera
hola segituz, zer emanen dut, gaixo haurreri jatera
gauza trixtea baita
beti mozkorra aita
sartzen denean etxera
ta urte huntan pagatzekoa, gure gaizo bolanjera.
-7-
Konfietzia galtzen ari dut, beti nere senarean
hauzo guzien begietan da, denekilan hasarrean
zer gizonaren xantza
bilintzi ta balantza
etxeratzen indarrean
dakielarik, hogoi miliun, zer dugula bizkarrean.
-8-
Mixteriozko ele ederrez, aberatsa da hizkuntza
bainan tturrinik du moltsa eta dener galdatzen laguntza
atzo huni bost ehun
egun hari miliun
salbatzeko laborantza
nik ikusten dut, aspaldi huntan, bide txarretik gabiltza
-9-
Haren andreak, bere senarra, nihola ezin espanta
ziria bezain auherra da ta, zerria bezain gormanta
ez da deusez kilika
urtean lau barrika
garbiki dezaket kanta
maite nukela, iratzar dadin, jada baitugu beranta.