Aita Piarres Larzabal-en omenez
Mendiburu, Jean Pierre
1
Euskal kontzientzia batzu eta bester
Zabaldu izan duzu zahar ala gazter
Idatzi duzu hainbat antzerki fin eder
Zuk egin guzientzat bihotzez "Milesker"!
Zure lana ez ta gal
Aita Larzabal
So gaude izarreri
Eta ez gau beltzari
Argituz doa Euskadi.
2
Hainbertze abertzale duzu sortarazi
Hamar minuta txalo dituzu merezi
Zeruko abertzaler errazu goraintzi
Monzon lagunari ta zure Matalazi
Errozute deneri
Aintzina beti
So gaude izarreri
Eta ez gau beltzari
Bidean baita Euskadi.
3
Gure bihotzak tuzu amodioz bete
Zerutik so egizu zoin zaitugun maite
Horko gudariekin beha egon zaite
Euskaltzale guziak horrarat jin arte
Hor zaude irri-farrez
Gora Piarres
So gaude izarreri
Eta ez gau beltzari
Gurea baita Euskadi.