Aintzildar sasoinlariari Heletatik
Mendiburu, Jean Pierre
1
Plazerrekilan, ortziraletan, eskuratzen dut kaseta
Irakurgaiak euskaraz baizik ezin dirozkat nik malta
Bertsuak beti behar litazke, suietak ez dira falta
Poesietan malte duenik, segur, ainitz jende baita.
2
Zure bertsurik bulta bat huntan ez zen ikusten batere
Beldurrez nintzan galdu zinuen kuraia eta omore
Bertsurik hemen ez delarikan, dizut pena ta dolore
Nahiz ez duten guziek beti zurek bezenbat kanore.
3
Adinekoa naizelakorik ez zazula izan uste
Xumea nauzu ez jakintsuna eta zuhaur bezain gazte
Igan uztailez beteak ditut hogoi eta hiru urte
Kantuz hasteko ez gaiten egon ahalaz zahartu arte.
4
Seme bat dela Amaren ganik Euskal-Herritik urrundu
Kaseta hunek holako berri dizu munduan zabaldu
Zure bertsuak bederen bitza astekari hunek bildu
Aberastasun guziak betan herriak ez ditzan galdu.
5
Zure ideiak agertu-eta ez duzu burua gorde
Nik ere dautzut izena uzten kukulauk-artzeko orde
Bainan nihauren buruarekin egiten dut orai galde
Zure ta nere pertsu guziak ez ote diren dabelde
6
Zure iturri gazteņo hori ez dadiela ez agor
Bertsu berriak noiztenka beden hunarat ditzazu igor
Ez pentsa otoi bertsua maite duenik ez dela nehor
Batzuen trufa zozoen gatik ez zazula eman amor.
7
Zure azkenak lagun maitea irakurtu ditut barda
Erantzunaren hel-arazteko zertako nainteke duda?
Zure aitamek, lanez itoak, pasatzen dukete uda
Helen semea lan dorpenetan Lurderat eskapatu da.
8
Xoraturikan zure ditxor so oraino nauzu egoiten
Nola ditutzun zure berriak zuk bertsuetan emaiten
Hotel batean Euskal semea ari da untzi ikuzten
Bere etxean ez baitzituen santa sekulan
9
Arrailleria gabe eguna ezin dirot aire pasa
Haatik ene hauen eskasa zuhaurek zazula osa
Bertsutan ere nola ikuzten zu ari emazten gisa
Bi lan hoietan gazterik baizik ezin baititake usa.
10
Ez uste izan etxaldeetan eremua dela konda
Ez baitezpada, ez da ez behar ainitz pentze eta landa
Ala gazterik xahartu zira, segi zazu otoi moda
Belarretara lotsa bazira egin zazu entsalada.
11
Eta gainerat ez ote zira bertsu dohainaren jabe?
Koblaka ere zira segurra untziekin bezain trebe
Bertsuetako lana hartzea zinuke Jean aise hobe
Aberastuko baitzira hola Euskal-Herritik joan gabe.
12
Gogoetan naiz ez ote ziren besteren idaien premu
Idai zaharrak gazte batzutan daude eta zonbat fermu
Manera hortan zu ikusteaz herri guziak du damu
Eta bestalde bertsuetako nork du geiago estimu?
13
Azken bertsu hau nik gaurko huntan emaitea dizut pena
Errietarat begietarat bezala dut loa jina
Bertsu hauetaz kontent ez dena etor dadila ni gana
Prezio huntan emanen dazkot hari ere bi dotzena.
14
Barkatu bainan oraiko huntan behar dugu elgar utzi
Zu agurtzea denen artetik, ez nuke behar ahantzi
Nik erranetan deusere otoi ez zazula hartu gaitzi
Bestaldi arte nahi baduzu, ta anartean goraintzi.