Adixkide bati
Mendiburu, Jean Pierre
1
Gehexan Pontto banintz nakike hobeki zutaz mintzatzen
Merezi eta hartze ditutzun hitz hobeagoz laudatzen
Dohain ttipia izana gatik bihotzak zer daut manatzen?
Dutan poxia zu goresteko ibiltzea daut galdatzen.
2
Eskualtzaindiak zuzen da erle langileak hauta ditzan
Kapable diren gizonak hartu ditzala bere gerizan
Ta zu hortako lehena zira kanpoan ala elizan
Eskualtzaindian eskualtzain osa hoberik zonbat da izan?
3
Jar-alki hortan hartu zaituzten jaun ospetsuer eskerrak!
Eskualtzaindiko iker-lanetan ez baitira gai alferrak
Eskual-Herriak izanen ditu gerore egun ederrak.
Jtzain bat eman daukutelakotz Baigorrik eta Aiherrak.
4
Apez, euskaldun, euskaltzalea, ta euskaltzain osoari
Zintzoki eta bihotz erditik goresmenez naiz kantari
Berak baitzion bere kargua zor duela Aiherrari
Aiherra zonbat zordunago da beraz bere ertorrari?
5
Bare herriko kantari talde ederraren sustatzaile
Eliza kantu altxagarria ta zoragarrien sortzaile
Fededun otoitz, koralen pesta, ta kaseta moldatzaile
Berak ere ez dakike zonbat den bokario emaile.
6
Kermeza edo Trinketa pesta moldatzen du urte oroz
Euskaldungoa bere zainetan barna sendi duelakotz
Pilotariak noiz-nahi eta bertsulari batzu Bazkoz
Apez guziak hoin aberatsak balire bihotz ta gogoz!
7
Bertsularien sustatzaile ta laguntzailetan lehena
« Herrian u ere hainbertze bertsu argitara dituena
Kultura sail horrendako badu atxikimen haundiena
Funtsean ez ote dugu bera bertsulari hoberena?
8
Merezi eta hartze zinuen saria eman dautzute
Hori eginez zure ta gure bihotzak bete dituzte
Mendiz bi aldetarik etorriz zu gana zahar ta gazte
Ongi frogatu izan dautzute denek zaituztela maite,
9
Jean-Louis Davant ere berriki sartua zure sail hortan
Bertze hirure ezarri tuzte Emile Larrekin betan
Lantziri, Kanblon eta Goienetx euskaltzain laguntzailetan
Gure Euskaldun Akademia ez dago esku txarretan.
10
Behar bezala ezin da mintza hitzak hoinbertze negurtuz
Nik gehiago erran nahi ta doua beti laburtuz
Zure fagorez kantuz hasi naiz mila goresmen bihurtuz
Besarkada bat eskaintzen dautzut bihotz erditik agurtuz.