[Bertsotan]
Mendiburu, Jean Pierre - Antx
MENDIBURU
1
Lehen hain maite nuen laguna zen egiazko lorea
Ta uste nuen handiagoa zeraukala balorea
Goardaz jantzita lagun nuena sortu zeraut dolorea
Lehen laguna zintudau eta orain zaitut traidorea.
3
Denetatik duk alkol ta droga ez deramakiat gutxi
Ta lehen lagun balin banintuk gaur behar ninduzkek utzi
Adiskidantza ginuen hari gaur ere dezagun eutsi
Kontrabandisten bide gordeak nihauk dent erakutsi.
5
Hogei bat mila duro orai hik hemen baitiratak eska
Galdatu oro ukanen dituk ez hadila hortan kezka
Eta utz nezak gaur pasatzera ez geldi hemen trebeska
Esku azpitik emanen deat berdin hamar miloi pezta.
ANATX
2
Neroni ere lehenago nintzen kontrabanduan hasia
Ta orain berriz fronteran nago gourdin txalekoz jantzia
Lehen ihesian ibiltzen nintzen orain neu naiz justizia
Eta Jan Pier esan hakidak zer dek hire merkantzia.
4
Arrazoi dauka lagundu zidan nuanen zenbait apura
Baino badakik nere ondotik ez abilela seguro
Beste batetik libre hintzake pasa bahintza aguro
Kartzela hoa edo bertzela bota hogei mila duro.
6
Merkantzi haundi xamarra dauka ta ezin lezake utzi
Gehiago ere eman nahi luke gogo ona erakutsi
Eska detana eman hakidak segi trasporte ta guzi
Ta bertzaldean esan behar dek inork ez haula ikusi.