Mendiburu - Anatx
[Bertsotan]
Lehen hain maite nuen laguna
zen egiazko lorea
ta uste nuen handiagoa
zeraukala balorea
goardaz jantzita lagun nuena
sortu zeraut dolorea
lehen laguna zintudan eta
orain zaitut traidorea.
Neroni ere lehenago nintzen
kontrabanduan hasia
ta orain berriz fronteran nago
goarda txalekoz jantzia
lehen ihesian ibiltzen nintzen
orain neu naiz justizia
eta Jan Pier elan hakidak
zer dek hire merkantzia.
Denetatik duk alkol ta droga
ez deramakiat gutxi
ta lehen lagun balin banintuk
gaur be har ninduzkek utzi
adiskidantza ginuen jari
gaur ere dezagun eutsi
kontrabandisten bide gordeak
niauk deat erakutsi.
Arrazoi dauka lagundu zidan
nuanen zenbait apuro
baino badakik nere ondotik
ez habilela seguro
beste batetik libre hintzake
pasa bahintza aguro
kartzela(r)a hoa edo bertzela
bota hogei mila duro.
Hogei bat mila duro orain hik
hemen baitirautak eska
galdatu oro ukanen dituk
ez badila hortan kezka
eta utz nezak gaur pasatzera
ez geldi hemen trebeska
esku azpitik emanen deat
berdin hamar miloi pezta.
Merkantzi haundi xamarra dauka
ta ezin lezake utzi
gehiago ere eman nahi luke
gogo ona erakutsi
eska detana eman hakidak segi
trasporte ta guzi
ta bertzaldean esan behar dek
inork ez haula ikusi.