inprimatu
Aberatstasunak
Izenburua:
Aberatstasunak
Sinadura:
Melendez
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: K.Echegaray)
Egilea(k):
K.Echegaray
Melendez

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
414

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aberatstasunak

 

Melendez

 

 Aldendu dira urte berdeak

 Amets alai bat bezela;

 Joan zazkit pizkor ¡ai! ameretzi,

 Bakarrik laga nautela.

 

 Nik, larriturik, deitzen diet.

 Bañan ez dira gelditzen;

 Ni deadarrez utzirik, diru

 Urrutirago joaten.

 

 Eta lurraren barruan dauden

 Urruchu guzti-guztiyak,

 Ezer ez dira, gerazitzeko

 Ayen oinkada biziyak.

 

 ¿Zertako, bada, nekatuko naiz

 Urre-zillarrez betetzen,

 Berengatikan osasuna ta

 Loa zearo galdutzen?

 

 Baldin diruaz izango banu

 Bizitza pozez betea,

 Edo neregan sartuko balit.

 Birtutea ta pakea,

 

 Orduan antsi bizi-biziyuz

 Urrea nuke billako;

 Baña bestela; zertako det nik

 Urre galkorra ¿zertako?

 


inprimatu