Erroman ta Parisen
Meagher, P.
Erroman ta Parisen
Jerez-en dagoan
Ardoaren usaia
Daukate gogoan.
Monjac eta frailliac
Baita ere abadiac
Guzti-guztiyac dira
Ardoaren zaliac
Ez du teologoric,
Ez filosoforic,
Ardoari neurriya
Artutzen diyonic.
Gizon andiyac ere
Ikusi ditut nic
Eren moskorra ezin
Disimulaturic.
Gizon bat ardo bage
Dago erdi-illa
Marmar dabiltza tripac
Ardoaren billa,
Baña edan ezkero
Ardoa chit ongi
Gizonia chatarrenac
Baliyo ditu bi.
Edari gustosoa
Matsaren sumua,
Onec daduka orain
Galduric mundua.
¿Naparrac zer lirake
Ardoric ez balitz?
Beste indarric bage
Guztiz dira bortitz.
|