|  
             
		Ardoa
  
 Aita Meajer
  
  1
  
  Ni naiz txit gauza gozoa
  Eta pozkida osoa, 
  Beltza naiz eta zuria, 
  Illuna eta argia, 
  Indarra det ta garboa 
  Eta izena det ardoa.
  
  2
  
  Noe gizon aditua 
  Zedorren pentsamentua 
  Izan zan gauza andia 
  Ipintzen mastia,
  Zu zaitugu ardoaren autore 
  ¡O! zorioneko NOE!
  
  3
  
  Edari maitagarria, 
  Tristearen gai irria. 
  Dezu alaitzen begia, 
  Eta kentzen nai-gabia 
  Mutuba ipintzen kantari, 
  Eta motela dantzari.
  
  4
  
  Ausi, atera, ebakia, 
  Miña dala, edo zauria 
  Zendatzeko belarra 
  Klareta ta nafarra, 
  Moskatela edo malaga, 
  Edozeiñ ardo ona bada.
  
  5
  
  Pasatzen du aste osoan 
  Aitxurtzen batek soroan 
  Nekaturikan guztia 
  Dariola izerdia,
  Laister legoke au galdurik 
  Ezbalu jayian ardorik.
  
  6
  
  Jateko ez bada gogorik 
  Eta eziñ egin lorik, 
  Eritasun oben
  Edo beste edoseñen 
  Zendatzeko balsamoa 
  Da mats onaren zumoa.
  
  7
  
  Ardo gabe ez da jalerik, 
  ez mezarik eta ez feztarik, 
  Bada au faltatu ezkero 
  Ez da arkitzen gero 
  Baizik naigabeko tristura, 
  Illuntasuna ta mallura.
  
  8
  
  Barbero, mediku guztiak 
  Erremedio aundiak 
  Dituzte besterentzat, 
  Baña bada berentzat 
  Pistutzeko aldan lenena 
  Ardo zarrik dan onena.
  
  9
  
  Ardoa eranez neurriz 
  Beiñ illa pizten du berriz. 
  Baña bada asitzen 
  Belaunak limuritzen
  Eta irakiten buruban,
  Ez da gauza onik orduan.
    
		
            |