inprimatu
Nolabaite igoa naute
Izenburua:
Nolabaite igoa naute
Sinadura:
Matxinandiarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxinandiarena

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1141.zk.
Orrialdea:
49

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nolabaite igoa naute

 

Matxinandiarena

 

 Nolabaite igoa naute

 gaur ni hegazkin batea

 Paratxutaren behera nijoa

 irekirikan atea,

 hemen haizea da osasuntsu

 eta indarrez batea,

 O Euskal Herri! Beran bazendu

 hemen dagoen pakea.

 

 Nere asmoak ez dira izan

 nola nahiean makalak,

 hemen dauzkagu hain ikuskizun

 goxoak eta apalak,

 gora Euskadi kantatu arren

 eta besoak zabalak,

 honuntzaino ez dira heltzen

 guardia zibilaren balak.

 

 Paratxut hauek ez dira izan

 oso traste erosoak,

 boina asmoak badarabilzkit

 goxuak eta jasoak,

 bota behar ditut hemendik nere

 lokarriaren lazoak,

 hegazkinean sartu behar ditut

 Euskal Herriko presoak.

 


inprimatu