inprimatu
"El Ferial"eko feria
Izenburua:
"El Ferial"eko feria
Sinadura:
Manterola, T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, T

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1029.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"El Ferial"eko feria

 

Manterola, T.

 

 1.

 

 Udazkeneko sasoi honetan

 bidexurra hostoz bete

 ikastolara dihoaz haurrak

 udaberria heldu arte.

 Aurten berriz ez daukate erreza,

 bide txarra daramate

 ikastola eta estatala

 daude oraindik aparte.

 

 2.

 

 Mondragoen gertatu-da gauza

 benetan lotsagarria

 elkarren kontra aritutzea

 ez al da penagarria.

 Istilu hauek sortu nahia

 ez da egoera berria

 Madrilgoarentzat ez da txarra

 guretzako da larria.

 

 3.

 

 Ikastola asko hazi da ta

 umetxoak ugaritu

 konturature egin baino len

 tokirik gabe gelditu.

 Estatalean umeak gutxi,

 konponbidea aurkitu!:

 «Gure haur denak lasai sartzeko

 adina gela baditu».

 

 4.

 

 Estataleko kastellanoak

 ez ziren jarri kontentu

 esan zuten: «ikastolakoak

 eskola digute kendu».

 Hortik borrokan hasi artean

 ez zen izan bi momentu

 hemen bizi den komunitate,

 arteko gerra zen lertu.

 

 5.

 

 Ikastolako haurrak El Ferial

 ezagutu zuten antza

 ez da seguru eskola ote zen

 edo oiluaren gantza.

 Amak oihuka, haurrak atean

 alde bateko balantza

 Hoiek eskola libra zezaten

 bidali zuten Ertzantza.

 

 6.

 

 Guraso ta ertzainen artean

 asmatu zuten kirola

 Porra altxatuz alde batetik

 bestetikan guardasola.

 Parre piska bat egingo nuke

 gauza gerta balitz hola

 Baina ertzantza polizia da

 ta hoiek daukate pistola.

 

 7.

 

 Indarra lagun ikastolaurrak

 eskolara berrirore

 kastellanoek ertzainen paren

 emana zuten amore.

 Ferialean batzuk barruan

 hasi dirade dotore

 Andereñoen lezioari

 nahiz ta ez egin kasore.

 

 8.

 

 Alde batetik eta bestetik,

 gauza izan da azkarra,

 manifestapen eta pankarta

 beti jende barra barra.

 Harrigarria baldin badare

 jende guzian algara:

 «Haurrek nahi dute Euskal Eskola

 Publikoa ta bakarra».

 

 9.

 

 Oihu eder horren bestaldean

 ezkutatzen da egia

 Madrilgoek eta Gasteizkoek

 ondo gorde nahi beria.

 Madrilek dio «Gasteizek eindu

 eskoletako aberia».

 «Transferentzik ez-dio Gasteizek-

 haiena baita legia».

 

 10.

 

 Gerra honekin sortua dute

 mila saltsa ta nahaste

 estataletan euskaraz aldiz

 ez dira sekula hasten.

 Euskal eskola eskuratzeko

 -hori dut behintzat nik uste-

 nahikoa zaigu borrokatzeko

 elkarganatzea laster.

 


inprimatu