inprimatu
Munduko esamesak
Izenburua:
Munduko esamesak
Sinadura:
Manterola, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
419-429

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Munduko esamesak

 

Manterola, Jose

 

 Aita zar bat zijoan beiñ semearekin

 asto bat eramanaz bidean berekin.

 Mutilla asto gañean, aita berriz oñez,

 Aurrera zijoazen biyak itsegiñez.

 Ontan pasaturikan ondotik bi gizon

 Zarrenak besteari onela esan zion:

 "Begiraiok, mutill orri, sasoyian,

 Oiñez aita zarra ta bera astogañian."

 -Aizak, dio agureak, jachiari larri,

 Ez gaitean ibilli emen parragarri:

 Aitu dek zar dioten ikusi ta onela

 Ta uste diat nik ere arrazoi dutela.

 

 Jechirikan mutilla astotikan bera

 Laster agure ona igo zan gañera

 Ta onela zijoazen biyak pake osoan

 Bidea desegiñaz jolas chit gozoan.

 Andik laster zituzten andre bi arkitu

 Ta batak besteari zion arguitu:

 "Ikusten alden ori, ez dik lotsa aundirik

 Gizona asto gañeab ederki jarririk,

 Ta ume gaisoa oñez dena nekaturik

 Aita eta astoari ezin jarraiturik."

 Au aitu ta eman gabe pauso bat aurrera

 Jechizan agurea astotik lurrera,

 Dena lolsaturikan, beretzat pentsatzen

 Andre ayek arrazoi izango ote zuten.

 

 -Aita -dio mutillak esaten zarrari

 ¿Zerk, dio, buru austen? ¿zer pensatzen da ari?

 Iyo gaitezen biyak gure asto gañera

 Eta esamesarik gabe orla joango gera.

 Esan da egiñ, jarririk biyak an gañean

 Zijoazen aderki pozez ta pakean

 Arkitu zuten arte, iya bide erdian,

 Tratalari bat, zeñek au been aurrian,

 Ojuka gorrak ere aitzeko moduban

 Zion: "Amaika asto baziok munduban.

 Or ziaztik bi gizon, biyak zankoloka

 Beren pisubarekin astoa. iya itoka.

 ¿Zer litekek chandaka joatia besterik

 Aunatu  gabe oria aberria alperrik?"

 Zur egiñik gelditu ziran astodunak

 Zer esan jakin gabe oso lotsatubak,

 Ta astotik jechirikan aita ta semia

 Oñez gelditu ziran bata ta bestia.

 

 Ontan been artian zijoazela izketan

 Bi mutill koskor ziran agertu andik bertan,

 Eta beeiraturik aita semeari

 Onela zion esan batak besteari:

 "¿Ikusi al dek iñoiz orlako konturik?

 Oñez ziaztik biyak astoa or izanik;

 Ortarako obe uen echean ustia

 Ez bazitekan biar geyagu aberia.

 

 Aspertuta agureak, ta arrazoyarekin

 Bearhageko ainbeste berriketarekin,

 Onela asaten diyo noizbait semeari:

 -Aizak, len bezelase astora igoari

 Eta au edo ura esan dezatela

 Joango gaituk geroni dizaigun bezela,

 Bada ikusiya ziok, arret edo zarret,

 Munduko berriketik isildu ez nezaket•

 

 Ipui zar eder onek digu erakusten

 alperrikako itzak alde batera usten.

 Egin beza bakoitzak bear dubena egiñ,

 Ibilli bedi zuzen konzienziarekiñ,

 Ta on da, bat diradela, kontu egitea,

 Munduko esamesak ta atariko atzea.

 


inprimatu