inprimatu
Calderon aundiari, bere bigarren eunteko mugaldian
Izenburua:
Calderon aundiari, bere bigarren eunteko mugaldian
Sinadura:
Manterola, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
26-29

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Calderon aundiari, bere bigarren eunteko mugaldian

 

Manterola, Jose

 

 I.

 

 Amets bat zala-bizitz au, -zion,-

 Errañu utsa gure usteak,

 Irudipen ta zorabioa

 Munduaren gora-berak;

 Engañio ta utsirudia

 Lurreko gauza guztiak,

 Irudetsiak gure on ta atsegiñ

 Ala nola gure penak,

 Amets bat oso gure bizia

 Ta Amets utsak gure ametsak.

 

 II.

 

 ¿Ote dirade ametsak ere

 Zure aomen argitua,

 Lur triste onetan utzi zenduen

 Izen chit oitagitua,

 Gaur Españiyak, mundu guziya

 Ikusirik arritua,

 Zure buruan ipintzen duen

 Erramu urrezko korua,

 Eta emen bian zureganunzko

 Senti oi dan mireskua...?

 

 III.

 

 Ez, ez; ez dira oyek ametsak,

 Ez da au ez irudipena,

 Begira zazu, aditu zazu,

 Drama-asletan onena,

 Pozez beterik, oso arriturik,

 Deadartzen zaute lenena,

 Eta urrezko egal ederrez

 Jantzirik jainkosa omena,

 Mundurik-mundu, erririk-erri

 Darama ariñ zure izena.

 

 IV.

 

 Gudari ona, apaiz obea,

 Izkribatzalle bikaña,

 liomedi-asletau gaiñ-gañekoa

 Beste bat ez beziñ aña,

 Ez da arritzeko, ez miresteko,

 Arkitzia gaur España

 Zoraturikan, ikusirikan,

 Mundu guzia aiñ apaña,

 Askidatzeko zuri zor dizun

 Omen eder ta izengaña.

 

 Ez eta ere emen bakarrik

 Festa eder oek ez dira,

 Erri guziak elkarturikan

 Zure omenaren argira

 Onrasko leyan famatzen dute

 Zure argidotar kondaira,

 Ta irakurririk liburu eder

 Munduari emanak jira,

 Zuro irudi gurgarriari

 Danak daude gaur begira.

 

 VI.

 

 Ara Parnaso mendian ere,

 Musa-andreen bizitzan,

 Apolo jaun ta bere semeak

 Elkartzen diran lekuan,

 Lope de Vega, Tirso, Moreto,

 Breton, Avala, Montalvan,

 Shakspeare, Corneille ta beste geiago,

 Danak pozez bildurikan,

 Kenduaz beren koro ederrak

 Jartzen dizkizute oñetan.

 

 VII.

 

 Bada naiz Jaunak Lope-ri eman

 Ugaritasun aundia,

 Tirso-ri iori gozitz ederrak

 Eta ziadi argia,

 Rojas, Moreto ta beste askori

 Aditz ederreen doala,

 Bakar-bakarrik eman zizkizun

 Andizki ain arrigarria,

 Paregabeko gaintondoa ta

 Iztunde zoragarria.

 

 VIII.

 

 Doai oekin igo ziñaden

 Odoiak ikutseraño,

 Egazti artean oi dan bezela

 Arranoa zeruraño;

 Igo ziñaden, ego sendoaz,

 Iñor ez zan lekuraño,

 Ta argatik zure oroitz ederra

 Garbi bizi da gaurdaño,

 Ta biziko da munduba mundu

 Izan dediñ arteraño.

 

 IX.

 

 Bai, baliteke, izan liteke,

 Ametsa dela biziya,

 Izan liteke munduba ametsa,

 Ametsa ere guztiya,

 Baña zerutik, zauden tokitik,

 Baldin bada ikusiya

 Zure omenean gaur egiten dan

 Otsandi zoragarriya,

 Ez dezu esango ametsa dala

 Irichi dezun gloriya.

 

 X.

 

 Mundu guziyan entzuten dira

 Kantu ta musika ederrak,

 Izkuntz denetan otseztitutzen

 Zure tan arrigarriak;

 Ta Españatarrai elkarturikan

 Erri arrotz bakanenak

 Koru eder ta dizdizariak

 Zillarz ta urrez egiñak

 Dakazkite gaur galaitutzeko

 Zare buru ta kopetak.

 

 XI.

 

 Leku danetan gaur ageri da

 ¡O izkribatzalle argia!

 Erramu ostoz apaindurikan

 Zure tallunz gurgarria,

 Ta Gades-tikan Tiber-eraño

 ¡Au gauza miresgarria!

 Zeru ta lurrak, erakutsiaz

 Dizuten borondatia,

 Batetan danak esaten dute

 Calderon, zerala aundia!

 

 XII.

 

 Nik ere bada, naiz izan arren,

 Biurzari oso motza,

 Nairik euskaldun izena eta

 Gure arrigarrizko izkuntza

 Ager ditezen zure festetan,

 Suturik nere biotza,

 Egiten dizut itz-neurtu oen

 Amoriozko eskeintza:

 Ar zazu, bada, Calderon ona,

 Euskaldun baten oroitza.

 


inprimatu