inprimatu
Aita Sebastian Mendiburu-koari, bere eriotzaren lenbiziko euntean
Izenburua:
Aita Sebastian Mendiburu-koari, bere eriotzaren lenbiziko euntean
Sinadura:
Manterola, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
46

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita Sebastian Mendiburu-koari, bere eriotzaren lenbiziko euntean

 

Manterola, Jose

 

 Zure izen ona gaur berritzen da Euskal-Errian

 Koroi galantaz agerturikan gure aurrian,

 Ta euskaldun leyal guztiyak daude gaur zoraturik

 Zure birtute eta doaiak ezaguturik.

 Danak diote chit zeradela prestu ta azkarra,

 Zure lanakin goitu dezula euskera zarra;

 Milla itz-ederrez gozo ta estiro apaindurikan

 Eta liburu oso biktaiñez orniturican.

 Euskaldun ona, kristau fiñ eta fedez betea,

 Izdun ederra, izkribalari berdiñ-gabe,

 Zure semiak gaurko egunetan zaituzte agurtzen

 Ta erramu lorez zure burua dute koroitzen.

 

 Mundura danak ekartzen degu lege gogorra,

 Eriotzari ordain zenion zuk zere zorra;

 Zure anima Zeru alaira joantzan berriro

 Bere Egillea ikusi nairik aurkez garbiro,

 Baña emen bean gelditu zaigu zure oroipena

 Eta eriotzak indarrik ea du iltzeko aomena.

 Eunki bat joan da, ¡ez dio ajolik! gerore aurrera

 Euskera bizi dediñ artean biziko zera,

 Izanik beti izar galant ta dizdizariya 

 Nai dutenentzat ikasi gure izkuitz eztiya,

 Aiñ aberatza; aiñ otseztia aiñ gozoa

 Dirudiyela Zeruban bertan sortutakoa.

 

 Ikus ditzazu, ¡O Mendiburu! zure semeak

 Oiarzun artan nola dabiltzan pozez beteak

 Zeru goiraño jaso nairikan gaur zure izena,

 Mundu guziyan zabaldu nayez zure aomena;

 Ikusi zazu zure lur maite Euskal-Erriya,

 Biotz-biotzean penak izanik, festaz jantziya

 Zure eunteko mugaldi ause otseztitzeko

 Eta mereziya dezun fama zuri emateko.

 Biur zazkizu, bada, begiyak gure artera,

 Lagun gaitzazu jira gaitean lege zarrera,

 Sendoturikan bearra degun gure fedean

 Ta euskaldun denak elkarganako naitasunean.

 


inprimatu