Itxasoa
Aingeru
-Itxasoa!
Nondik begiratuta,
ez zara miragarri?
Zure edertasunetan,
zein lenen goragarri?
Sakontasuna?
Zabaltasuna?
Urdintasuna?
Zure TASUNAK ezin leitekez iragarri.
-........
-Itxasoa!
Or, zure erraietan,
zer dozu gordetan?
-Arraiņak,
mee liraiņak;
piztiak,
motz itxusiak,
lodi lodiak.
Nire barruan
illuntasuna
Eguzkiak ezin argi,
ezin arraiņak ikusi garbi;
batzuk ez begirik,
ez ikusi;
batzuk euren buruak,
euren zuzi.
Zidarra ta urrea
ditut ugari;
eta ez mirari.
Baso, bedartza
andiak
ondoan;
petrolio ta ikatza,
ondasun iturriak
kolkoan.
-O itxasoa!
Noraiņo zara?
-Zuzen begiak ara.
-Andik nora?
-Arantzagora:
Eguzki sortze lekura,
sartze tokira,
urrutira;
ura ta ura, dana da ura.
-Egia! Zure azala
benetan zabala.
Batzutan dirudizu
platerean orioa;
batzutan ba-dakizu
irakiten lapikoa.
-Zer zure gaiņean "Montserrat"?
-Itxas karakola.
Zer "Queen Elizabeth"?
Intxaur koskola.
Bata zein beste gira ta bira
ibilten ditut olatuen bizkarrean:
mozkortuta lez ikusten dira,
asarratuten naizanean.
Baiņa nire olatuen
arrokeria,
zorakeria.
atx apurtuen
zirkilluetan
humilduten da.
(Evangelioak esanda:
Zenbat eta goratuen.
ainbat izango beeratuen).
Itxasoa!
Esaidazu
esan niri:
Non dozu edaten
argitasun
urdin ori?
-Zerua,
nire ispillua:
Baltza danean,
illuna azalean.
Egunsentian,
urdin gorrista
Egun erdian,
urdin zurista.
illunabarrean,
larrosa gorri su garretan.
Andia benetan itxasoa.
Andia bakarrik Jaungoikoa.
|