inprimatu
Oroipena
Izenburua:
Oroipena
Sinadura:
Lujanbio, Juan Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Juan Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
113

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oroipena

 

Lujanbio, Juan Jose

 

 1

 

 Gau eta egun pensamentu bat

 baldin badaukat buruban

 gizonak eztu trankilidaderik

 beņere izaten orduban;

 iru kantore galdu zaizkigu

 urte beteren barruban,

 eta gu ere laister gerade

 ayen oraingo moduban;

 erregutzen det ayen animak

 gertaditezen zeruban.

 

 2

 

 Nere barrengo sentimentubak

 nua esaten astera,

 jayo giņan da ill biar degu

 betiko etorri ez gera;

 denbora labur juan biar degu

 mundubo'ndatik bestera,

 egin ditugun obra ederrak

 Jesusi erakustera;

 saya'gaitezen alegiņian

 zeruba irabaztera.

 

 3

 

 Aize txar baten mendian dago

 gure izate guziya,

 ori gelditu ezkeroztika

 akabo da gure biziya;

 iruritutzentzat ote daukagun

 franko laburtzen asiya

 baņo alare askok naidegu

 etsayarekin auziya;

 beldurrez nago galduko otedan

 lenago irabaziya.

 

 4

 

 Munduban asko bizigerade

 alkarrengana gorrotoz.

 atzegabetan negar samiņak

 orrengatikan badatoz,

 bata bestia maitatutzia

 obeko gendube askoz

 zitalkerik gabetandikan

 umil eta errespetoz,

 Jesus maitia premiyan gera

 guri laguntzera atoz.

 

 5

 

 Uste gabian gerta litezke

 gure odola oztuta,

 gaur iņor gutxi izango gera

 gauza orrekin poztuta,

 iruritutzentzat gure biziya

 dagola franko mostuta,

 baņo alare asko nai degu

 diabruakin nastuta,

 Jesusen gana biyurgaitian

 ez dago gutzaz aztuta

 

 6

 

 Gu gatik zenbat sufritu zuben

 gure Jaungoiko matiak,

 berekin zauzkan odol guziyak

 ditu lurrera botiak;

 pena ematen ziyon gure animak

 leku txarrera juatiak

 gurutziaren indarrarekin

 zabaldu ditu atiak;

 kabuik edo neurririk eztu

 Ark digun borondatiak.

 

 7

 

 Jesus maitiak ezpalu eman

 guregatikan pausorik

 guk ez genduen aditzerikan

 zeruko usai gozorik,

 bide luzian aldapa goiti,

 gurutzia ezin jasorik

 Zireneoko Simon'ek bestek

 etziyon egin kasorik;

 ori sinistu nai eztubenak

 eztute fede osorik.

 

 8

 

 Beti izan naiz pekatariya

 eztet ukatzen nererik

 baņo eztek galtzen utzi nai

 Jaungoikuaron legerik,

 ortan etzaigu konformatutzen

 dotriņa ikasi gaberik.

 ezta posible sinistutzia

 ezpaldin badu federik;

 gaixtuarentzat iņondik ezta

 zerubetara biderik.

 


inprimatu