Santo Tomaseko feriya...
Txirrita
1
Abenduaren ogei ta bata
Santo Tomasen eguna,
Donostiyako ziudadian
jai zelebratzen deguna
pobre ta aberatz jende askori
maiz akordatzen zaiguna,
Azpeitiyan du beste santu bat
bere antzeko laguna.
2
Egun orretan pentsatzen bada
Donostiyara juatia,
kuidado gabe etorri lasai
zabalik dago atia;
goizian plaza ikusiko da
gauza ederrez betia,
falta duena serbitutzeko
badago borondatia.
3
Ezkonberriyak etorri onuntz
gure aixkire prestuak
zuek etxian noiz ikusiko,
aurrak an daude poztuak
-Ama, guretzat zer ekarri du?
luzaturikan eskuak.
-Ara, aizezko pelotak eta
karamelozko txistuak.
4
Bestiak diyo: -etorri onuntz,
guk baditugu ontziyak,
marmitak eta txokolaterak,
kafetera ta paziyak,
dozena t'erdi poto zurezko
aita zanak utziyak,
zazpigarrena eramandute,
salduko dira guziyak.
5
-Atoz onera, Juan Inazio,
ŋzertako zuaz igesi?
nik badakit zu bizi zerala
etxe oneko nagusi,
sega ederrak ogeina pezta
nai badituzu erosi,
aiba, bost duro, bi arrirekiņ
onen onera berezi.
6
-Len iru duro kastatu ditut
ta orainguak bost dia,
berrogei pezeta kosta zait
aurten Santo Tomas ikustia,
neri dirua gustatutzenzait
gauzaren truka uztia,
egindan konpras kontentu nua
ikusi arte, gaztia.
7
-Ogei urteko semia det bat,
amaseikua bestia,
biyen tartian alabatxo bat,
ez dago oso tristia,
aita ta ama anparatzeko
txarrak izandu ez dia,
oyeiri beira gozatzen gera
ni ta nere emaztia.
8
-Bost duroko bat kastatutzeko
dudan egondu etzera,
zu oraņ ere puska ederrak
daramazkitzu etxera,
ondorenguak maite dituzu
egiņagatik zartzera,
istimatuko zaitu semiak
ola portatzen bazera.
9
San Tomasetan guazenian
teatrua ikustera
ezin pasarik ibiltzen gera
kale batetik bestera;
arratzaldeko festa bukatu
gabian berriz ostera
an jakiten da nolakoa dan
lege zarreko euskera,
10
Juandan urteko San Tomasetan
izandu nitzan perira,
bi ordu t'erdi pasa nituen
ango festari begira;
gauza zaukanak enpleatzeko
ipintzen zuen segira,
aurten etortzen diranak ere
ortan sayatuko dira.
11
Donostiarrak ez dira egongo
Santo Tomasez antziyak,
teatru ortan ikusten dira
pareja ondo jantziyak,
oyal fiņezko traje ederrak
lujo aundiyan josiyak,
festa aundiyak izango dira
etorri, dana guziyak.
12
Tok'iyorretan bezin kontentuz
ez naiz batetan egondu,
baņa gabeko funziu ori,
akabatzenda berandu;
bakoitzak bere andre gayari
etxera ondo lagundu,
zer esanikan ezda guretzat
ori egingo bagendu.