inprimatu
Proporziyo bat izandu nuen...
Izenburua:
Proporziyo bat izandu nuen...
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
122

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Proporziyo bat izandu nuen...

 

Txirrita

 

 1

 

 Mixiolari baten moduan

 juan dan lau illabetian

 nabill ejenplo onak ematen

 inozentien tartian;

 txorakeriyan ibilli giņan

 sasoi genduen artian,

 allegatu naiz ieurogeita

 amabi garren urtian,

 zer lastima dan ezkondu gabe

 sartu biar lurpian.

 

 2

 

 Proporziyo bat izandu nuen

 erdi zartu ta gerore

 neskatxa batek -Txirrita biyok

 esposatuko gerade;

 dituan gauzak eta diruak

 zuretzat izan dirade

 edo bestela azken fiņian

 penetan illko zerade,

 gurasu zarren muimentua

 nola dan ikasi gabe.

 

 3

 

 Esan bezela neskatxa orrek

 eman ziran albistia,

 errespuesta aditu arte

 larri egon zan tristia;

 alde batera pena artzen det

 zu modu ortan ustia,

 baņa zartu naiz, ezta posible

 lan oriyetan astia,

 borondatia istimatzen det,

 eskerrik asko, gaztia.

 

 4

 

 Berrio xamar letu omendu

 bautismoko liburuban,

 ogeitazortzi urte dauzkala

 San Migelak inguruan,

 zartu baņo len asi zaizkizu

 ille txuriya buruban,

 nerekiņ ere etzera asi

 oso leku seguruban,

 gas'orrek egon biarko dezu 

 beste askoren moduan.

 

 5

 

 Bi oi ta bost milla errial dauzka

 amona zarrak utziyak

 milla pezeta arraya saltzen

 neronek irabaziyak;

 ankak lixto ta estarri ona

 muimentuak biziyak,

 nik dedan ditxa ez dadukate

 munduan diran guziyak,

 mixeriyarik ez dadukagu

 Jaungoikuari graziyak.

 

 6

 

 Mutill zar eta neska zar asko

 gelditu giņaden baņa

 gure partiak eta geyago

 badago zeņek egiņa;

 sortzen ditigun labore puskak

 aisa kastatzako diņa;

 ogei pezeta anea artua

 lau durot'erdi iriņa,

 berrogeitaņo iritxiko zan

 danak ezkondu bagiņa.

 

 7

 

 Ama alabak bakarrik bizi

 mantenu ona mayian,

 esposatzeko egon banitzan

 ipiņi nazu gayian,

 oinbeste diru sobratuba ta

 senarra artu nayian

 eziņ billatu baldin badezu

 Donostiyan ta kayian

 Txomiņenian billera da ta

 zuaz urrengo nayan.

 

 8

 

 Adiskide batek esan dit neri

 Donostiyako partian,

 -iya lazuan sartu ziņuzten

 etzabiltza apartian,

 neskatx ori ez kasorik egin,

 utzi zayozu pakian,

 goizero an da botillarekiņ

 Anueneko atian,

 litro erdi bat patar biaute

 ama alaben artian.

 

 9

 

 Diru ta oyak baziņuela

 amona zarrak utziyak

 ni engaņatzen ibilli ziņan.

 gezurrak dira guziyak,

 zuek bi aizpa omen siņaten

 ama gaxuak asiyak,

 zurrut geyago egitiatik

 arraya saltzen asiyak

 zuk ez baņo arrek merezi ditu

 ezkerrak eta graziyak.

 

 10

 

 Ardua ere kastatzen dute

 ez aguardinta bakarrik,

 bazkaldutare kaferik gabe

 ez da artutzen patarrik

 ez Donostiyan jayotakorik

 aiņ gutxi goyarritarrik,

 bere buruba ola ofrezitzen

 ez dabill neskatx jatorrik;

 baņo gaxuak nere kontura

 etzuen busti muturrik.

 

 11

 

 Leyo zulotik beiratzen zuen

 gu ari giņan lekua,

 anima salbo aten gisa

 luzaturikan lepua,

 berak pentsatu zuen, bezela

 egiņ bazuen jokua

 ni izandu naiz alako batek

 merezi bezelakua,

 lenago iru baldin badira

 Ąai zer nolako laukua!

 

 12

 

 Eziņ sinistu izandu nuen

 neskatxa orren eranik,

 ta berak ere etzekiyen ni

 zurruterua nitzanik;

 alkarrengana bildu bagiņa

 etzan gurekin gauz onik,

 jende geyegik jakiņ ez dezan

 ez det esango izenik

 oraindik ere soltera dago

 etzuen artu gizonik.

 


inprimatu