inprimatu
Neska zar bat tentatzen
Izenburua:
Neska zar bat tentatzen
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
117

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neska zar bat tentatzen

 

Txirrita

 

 1

 

 Dozena bat bertso

 nai nituzke jarri

 jayetan kantatzeko

 entretenigarri,

 nere publikatzia

 izango da zarri

 alabantzak emanaz

 zenbait neska zarri.

 

 2

 

 Neska zar bat tentatzen

 asi naiz lenguan,

 izan ere alako

 polita zegoan;

 umill eta seriyo

 itz egin genduan

 baño gusto guziyak

 ez dira munduan.

 

 3

 

 Izketan asi giñan

 biyak gozo gozo,

 ezkontzeko mandatu

 egin diyot atzo;

 leyotikan ujuka

 ama ta bi atso:

 -Ez dek arrapatuko.

 uste bezin mantso.

 

 4

 

 Ama preparatu zait

 asarrez betia,

 lenbiziko ujuba:

 -¿Zenbat dek dotia?

 ainbeste kostatako

 alaba maitia

 lastima izango dek

 iri ematia.

 

 5

 

 -Nere fameliyari

 errespetoz eldu

 inozente daudenak

 ez ditezen galdu,

 diru truka alaba

 nai zenduke saldu;

 ¿lenago gustokorik

 ez altzayo azaldu?

 

 6

 

 -Nere jakinduriya

 arida atzetzen

 errez dala ustedu,

 zenbaitek eskontzen

 promesa on bat eginda

 ezpazera ontzen

 lanak izango dira

 zurekin konpontzen.

 7

 

 Ez dezu sinistunai

 egiya esandare,

 zintzua nai genduke

 pobria izandare,

 ¿gure baztarra baño

 obiak nun dare

 alabari sasoya

 pixka bat juandare?

 

 8

 

 -Bere alabarentzat

 orrenbeste fama,

 nik ez det sinistatzen

 aiziak darama,

 zure baztarrian nik

 egitia lana

 izan liteke baña

 ez det uste, ama.

 

 9

 

 -¿Ez aldala uste dek

 orren errespuestik?

 atarramentu onik

 mutill zarrak ez dik,

 nere alabak ez dauka

 ezkontzeko kezkik,

 i ez bezelakua

 nai ezta dakazkik.

 

 10

 

 -Itz bat esan biar det

 nere borondatez,

 ezbanau iñork lotzen

 grilluz edo katez,

 ezkontzeko ideak

 banituan ustez,

 ardua maitatzen det

 andriaren partez.

 

 11

 

 -Mutill malizioso

 deabruz betia

 ez dizut zabalduko

 geyago atia,

 beñere etzaitut izandu.

 biotzez maitia

 nigandik libre zera

 or konpon zaitia.

 

 12

 

 Orra amabi bertso

 oraingo berriyak

 bere andregayari

 Txirritak jarriyak,

 emandizkit desgusto

 ikaragarriyak;

 negar egin lezake

 nigatik arriyak.

 


inprimatu