Mundu ontako bizi modua
Txirrita
1
Gure munduko bizi modua
guziyentzat da laburra,
griņa gaistuak tiratzen gaitu
ortatik dator makurra
leku askotan ikusi oida
lapur guardiyan lapurra
animaliya ere igual,
katua eta zakurra
berak asko nai t'ezin sufritu
bestek daraman apurra.
2
Armariyo zar batian nuen
esperientziya ikusi,
gure Pepita deskuidatuta
atia zabalik utzi,
katu "Moņoņa" azkar sartu zan
bere bigote ta gazi,
sagua itota odolkiya artu
goiko zapaira igesi;
animaliyen artian ere
lapur aundiya nagusi.
3
Alper askori gustatzen zayo
bestek egiņa jatia
berentzat zer nai komenentzi ta
pobriarentzat kaltia,
lapur txikiyak preso sartuta
gaņera berriz katia,
aundiyarentat libertadia
beti zabalik atia;
Kantabria'ko fueruak ere
olaxe kenduak dia.
4
Mundu onetan dijuan martxa
etzait askorik gustatzen,
biar bezela portatzen baņa
errezago da jazgatzen,
pobriarentzat amenazua
kopeta dute boztutzen,
sermoi ederrak aditu arren
ez dira asko estutzen,
lapur txikiyak preso sartuta
berak milloyak ostatzen.
5
Lapur txikiyak kastigatzeko
non nai badago kartzela,
kupira gabe ematen zayo
denbora askoko itzala
esanaz egindako okerrak
antxen pagatu ditzala;
aundiyak libre ikusten dira
pasiuan dabiltzala,
ez projimua maite bagendu
gere burua bezela.
6
Zakurrak ere lapurren kontra
zaunkaz pasatzen du gaba
nagusiyari adierazten
fuerte zabalduaz aboa,
mataderiya non da badaki,
maiz asko juango da ara,
usai oneko zudurra dute,
belarriyak erne para,
puska galantak artuko ditu
iņor deskuidatzen bada.
7
Itsasuan zer gertatutzen dan
ez aldezute ikusi?
txardiņ berriya eta antxua
izurdiaren igesi,
azpiyan eziņ aguantatu ta
gaņera irten arasi,
an ere arrantzaliak pronto
beren sare eta guzi;
anima salbo jende pobria
gaur olaxe gera bizi.
8
Gure tartian gauza bat dago
izugarri itsusiya,
begiyetako bista ona ta
iņor eziņ ikusiya;
juezak alde daukazkiyenak
irabazten du auziya
eta orduan egingo diyo
berak nai duan guziya;
aundi gaxtuak nai duen arte
txiki onaren biziya.
9
Mazopak ere txikiya janaz
bokoya aņako aliak,
banda osua tragatzen dute,
izugarrizko jaliak
komenentziya badaukate ta
mokadu onen zaliak,
mendekuari ematen diska
kulparik gabe daliak,
uste gabian berak olaxe
tragatzen ditu baliak.
10
Balia dute aundixkuena
arrai guziyen tartian,
kostara bakan arrimatzen da
nayago du apartian
ale batzuek gelditu dira
Kantabriako partian
iru edo lau inguru ori
juandan berrogei urtian
egun ederrak pasatzen ditu
arpoya sartu artian.
11
Maite zaiztet Presidentiak
Ministro-Diputaduak,
biar bezela gauzak egiņaz
izan tzitzute graduak,
garai onetan zuek zerate
Espaņiako buruak,
despreziyorik ez du merezi
Elizak eta kleruak;
guk republika maiteko degu
baņan ekarri Fueruak.
12
Arri Urdiņetako semia,
Ąay! oraņ bizi baziņa,
ill da gerore maite zaitugu
mundean iņor ez aņa,
oraņ berroita amasei urte
sortu ziguten kuziņa,
escritura bat Ernanin dago
egiyazkua ta ziņa,
ori da Juan de Urbietaren
Pakia'ko azaņa.