inprimatu
Ijituarenak
Izenburua:
Ijituarenak
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
136

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ijituarenak

 

Txirrita

 

 1

 

 Esplikatzera nua kontuak

 ijito jende oyenak

 nola diraden gure artian

 gertatu izan diranak

 alperrak edo moskorrak dira,

 erdi lapurrak geyenak,

 okasiyua ta eskandalua

 faltatutzen etzayenak.

 

 2

 

 Beren asto ta zakur eta ume

 emen dabiltza jai ta aste,

 Mikeletiak iñoiz aurrian

 atera izandu dituzte,

 berak baño len ostera etorri

 ta persegitzen gaituzte;

 beste olako naziroyik bat

 iñondanik eztet uste.

 

 3

 

 Beren asto ta zakur eta ume

 dabiltza juan etorriyan,

 emakumiak lasto petresto

 kasikan larru gorriyan;

 gizoñak berriz mosketa aitzaki

 beren aizturrak gerriyan

 siñalienbat utziko dute

 sartzen badira erriyan.

 

 4

 

 Emakumiak aurrak artuta

 eskera dijoazenian

 etxeko andre limosnatxo bat

 Jainkuaren izenian,

 ofrezimentu luzia baño

 errezo motza azkenian;

 gauza guziyak gero berentzat

 iñor bistan eztanian.

 

 5

 

 Kojitutuka aberiakin

 nola naiduten jokatu

 emen ostuta auntz eraman,

 an saldu edo trukatu,

 anguak berriz onuntz ekarri,

 jabiak ezin topatu,

 kontu garbiya nai duenak ez

 ijituakin tratatu.

 

 6

 

 Ijituetan gutxi izaten

 dirade berriz antzuak,

 naturalezaz kasta gogorrak

 ta gañera umetsuak,

 bizkarrian bat, tripan bestia,

 aldamenetan batzuak,

 sall galantakin ikusten dira

 dabiltzala geyentsuak.

 

 7

 

 Usandutako okelak jaten

 dira pare gabekuak,

 anima-salbo, zakur gosiak

 diraden bezelakuak,

 naiz izan usteldu ta lurpian

 luzaro egondakuak

 istimatutzat daramazkite

 oriyek orrelakuak.

 

 8

 

 Sasiyetako oyalak eta

 ollokojitzen atsuak

 ta kalietan poltsak miatzen

 dabiltza mutill gaistuak,

 gizonak berriz mendiyetatik

 biorrak eta astuak

 gauza gozorik senti badute

 azkar erantxi eskuak.

 

 9

 

 Asolbiziyo biarrik ere

 ezta izaten oyekiñ

 fakultadia "Aita Santuak"

 ainbat badute berekin,

 naiz aide izan eskontzen dira

 alkar naidutenarekin,

 orretako gazterik pronto

 naiz dotriñarik ez jakiñ

 

 10

 

 Kontratuako ere eztute

 eskribibaren biarrik 

 kastuban zertan ibilli biardu

 txorakeriyan alperrik

 naiz aide igual eskontzen dira

 igual oriyek bakarrik

 bodetarako ardua bada

 ezta besteren biarrik.

 

 11

 

 Neska mutillak tokatzen bada

 berentzat elkar artzia,

 zelebre diran kontuak ortan

 ere badarabiltzia

 buruaz gora botako dute

 autzi dedilla eltzia,

 zenbat puska egiñ ainbeste urteko

 egituen ezkontzia.

 

 12

 

 Etxe karrera ola telleri

 legorrak dauden tokira

 jeneralian gauetako

 erretiatutzen dira;

 atenziyuan egon izan naiz

 nola dabiltzan begira,

 eztute onik asarretuta

 purrukatzen ez badira.

 


inprimatu