Maitechoren eriotza eta aita baten negarra
Lopez Alen, Franzisko
«Uda berrian, ifar aizea
Osto tartean dabillenean
Dardaratuaz guztiz polliki
Adar daudenak arbol gañean
Eguzkiaren atera aldia
Azaldurikan mendi atzean
Dizdizaturik errañu urreak
Errekak berak daukan urean:
Eta zelayan gañera berriz
Lorecho sortak usaidun fiñak
Orri tartean intza gorderik,
Jaunak zuretzat bezela egiñak:
Nere maitecho ¿ez alda egiya
Gure gandikan penak, samiñak
Joaten dirala au ikusirik
Etorririkan ai! atsegiñak?
..........................
..........................
Non dezu? Non? esan nazazu
Ezpain zureak zeukan irria
Dana gozoro biurtzen zuben
Naitasun ezti chit naigarria?
Bañan, ez nazu entzuten iñoiz?
Zabalditzatzu, maite, begiak,
Atzo zeudenak guztiz erneak
Gabeko izar beziñ irgiak:
Begira, maite, ara aitacho
Negarrez nola dagon ondoan
Ez dezulako ezagututzen
Berak zer senti duben kolkoan:
Oi!... ara: ara, sentitzen dezu
Chituen pi... pi... emen, auzoan?
Eta choriak nola kantari
Dabiltzan egan gure soroan?»
............................
..........................!!
Onela arizan, aita bat, oya zeguen parean
Onela arizan, menderatuba antsi berean,
Bere alaba mintsu zegona alai nairikan,
Aitak maitatzen duben bezela biotzetikan.
Bañan ill zayo bere alaba uste gabian
Ta aita dago bere ondoan, ez jakiñian,
Ez du sinisten bere alaba illa dagola,
Ez du sinisten aurra mundutik joan zayola.
Aitak laztantzen du besoetan ikusirikan
Ez dubelako entzuten berak dion itzikan.
Ta igarririk aita maiteak gorputzen otza
Urratu naidu antsi malkotan bere biotza
.......................................
.....................................!!
Gertaturikan aingeru bat geiago zeruan
Eta maitecho illa bere aitaren besuan!