inprimatu
Kortezubiko alkartearenak
Izenburua:
Kortezubiko alkartearenak
Sinadura:
Loidi, Arantzazu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loidi, Arantzazu

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1114.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kortezubiko alkartearenak

 

Loidi, Arantzazu

 

 Lehen famatua bazen

 Bizkaiko herria

 orain marka gorago

 dute ezarria

 bizirik sutu zuten

 lastotan txerria

 bertsoz entera dadin

 zure belarria

 bertsotan jarriko dut

 komeri berria.

 

 Bizkaitik notizia

 heldu zaigu hona

 berdinduz txerriari

 pasa zitzaiona

 Kortezubiko horrek

 izan duen sona

 alkatean trantzea

 ez zen oso ona

 lehen txerria albiste

 ta orain gizona.

 

 Alkatea joan da

 automobilera

 arraioa lehen giltzak

 ez ditut atera

 atzeko atetikan

 banoa sartzera

 baina hartu diote

 lapurren tankera

 eta munizipalak

 "zertan ari zera"?

 

 Ezin ote dut hartu

 nik neure kotxea

 ni lapurra naizela

 nolako idea

 munizipalak ez du

 sinistu ordea

 "kotxearen paperak

 erakutsi ea"

 dena auto barruan,

 dadukat gordea.

 

 Komisaria ere

 nonbait zen hurbila

 esan dio haruntza

 etorri dedila

 han barruan dagoen

 beste aguazila

 hura ikusteaz bat

 larri da mutila

 "alkatea lapurra

 hau duk iskanbila".

 

 Ikusiz bera dela

 autoaren jabe

 Kortezubiko Marko

 libre utzi dabe

 portatu diren arren

 nahiko lotsagabe

 gertatu den guztia

 ez da horren grabe

 berriz ez da joango

 inoiz giltza gabe.

 

 Kotxe berriarekin

 hor dator galako

 baina gauzak atera

 zaizkio kontrako

 eta ezin barkatu

 alkate delako

 egia den bezala

 azaldu beharko

 giltzak beti aldean,

 erabili Marko.

 

 Herri hori izanik

 hain orijinala

 famatuen artean

 daiteke seinala

 alkateari nire

 aholku apala

 buru handiarekin

 egin den bezala

 xelebre-txapelketa

 antola dezala.

 


inprimatu