inprimatu
Heriotzarako ezkilak
Izenburua:
Heriotzarako ezkilak
Sinadura:
Llach, Lluis
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gorka Knör)
Egilea(k):
Gorka Knör
Llach, Lluis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
739.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Heriotzarako ezkilak

 

Llache, Lluis

 

 Heriotzarako ezkilak

 gudarako deitzen dute,

 hiru ezkila beltz galdu duten

 hiru semeen alde

 

 eta oihu hori

 hurbiltzen denean

 biltzen da herria

 hiru pena gehiago dira

 gogoak gorde ditzan

 

 heriotzarako ezkilak

 hiru aho hertsien alde

 ai! hiru nota horiek

 ahaztuko dituen poeta!

 

 nork du hiru gorputz horien

 hatsa ebaki

 negar agiten dutenen

 arrazoia besterik ez dutela

 

 hitzaileak,

 arrazoi eta bizitzen hiltzaileak

 ez dezazutela inoiz

 atsedenik lortu

 eta hiltzerakoan ere gure oroimen gogorra jarrai dakiezuela

 

 sabela idek zaidazue

 bere atsedenaren alde

 eta nere lorategitik

 eraman itzaiozue lorerik ederrenak

 

 gizon hauen alde

 sakon jorra nazazue

 eta nere gorputzaren baitan

 marraz heuren izenak

 

 inongo ekaitzek ez dezala

 burua makurtu gabe

 hil direnen doinua izorra

 

 hamazazpi urte ez besterik

 eta hain zahar;

 bere begien argiaz jelos

 bere begiak hertsi nahi izan duzu

 bainan ezin, argi horren jabe bait gara

 eta gure begiak zure bezperetarako trumoi argigarri

 gertatuko dira.

 

 hamazazpi urte ez besterik

 eta hain zahar;

 harek zeukan maitasunarentzako gauza ez zarela

 heriotza eman diozu laguntzat

 bainan ezin, berak maitatu zuenaren poderioz

 gure gorputzean beti udaberri izanen baita.

 

 mixeria poeta bilakatu zen

 eta trintxerak marraztu zituen

 zelaietan

 eta gizonak haietarantz joan ziren.

 Eta bakoitza

 poema garailearen hizki bat izan zen.

 


inprimatu