Bertso batzuk jarri nahi
Lexo
-I-
Bertso batzuk jarri nai
maitasun bigunez
eta albaldin balitz
izketa legunez
urtero bezelaxe
oitura degunez
eta Elizak ala
agintzen digunez
ospatu dan aurtzaro
donea egunez.
-II-
Ilbeltzan atzeneko
igandez eguna
aurtzaro doneantzat
eskeintzen zaiguna
gaurko mundu traketzan
leku artzen duna
argitu naiaz zerbait
bertako illuna
gogoratuz Jainkoak
agertzen diguna
-III-
Munduan nagusitu
oitura makurrak
indarra artu digu
gerra ta gezurrak
Illargira juan nairik
utzirikan lurrak
bata bestean aurka
edo ta beldurrak
ezin trankil igaro
gure-egun laburrak
-IV-
Batek aginpidea
nai beste guzina
munduko Naziotan
zein ote bizina
nik au arrapatzen det
gauzik itxusina
beste askon artean
auek ez gutxina
Errusi Amerika
aztu gabe Txina
-V-
Auxe esan bearra
Gaukat aurrez aurre
ainbat aurrerapen
ta arrixkuan gaurre
zenbait bonba «nuklear»
munduan badaude
botoi bat zapaldu ta
zapalduak gaude
erru gabeko aurra
zure berdin zaude
-VI-
Kontzientzia ito
batasuna erre
batzuak enpuan ta
besteak ezerbe
argala ankapean
indartsua trebe
onak morroi dauzkagu
gaiztoak errege
maitasunaren ordez
gorrotoa lege
-VII-
Iñoiz jardun izan naiz
Berri Ona letzen
Ebanjelioetan
gauz txarrikan etzen
irakurri nuana
zalla zait aldentzen
Jesusen itz gozotan
kontura gaitezen
-utzi nigana aurrak
urbildu ditezen-.
-VIII-
Beste batean auxe
irakurtzen nuan
eta geroztik emen
dabilkit buruan
Jesus aurtxo bat dula
bere inguruan
dio -biurtu ezik
aur onen moduan
ezta iñor zartuko
Zeruko Erreinuan.
-IX-
Askotan egoten naiz.
umeai begira
pentsatuaz munduko
babesak oik dira
Jaunak ez balituzke
beroiek kupira
zer zigor ez liguke
bialko ludira
erru gabeko aur-oik
emen ez balira.
-X-
Alperrikan al degu
Artzaian mintzua
gizonak bear dula
biotzez mantsua
bere jokaeretan
guztizko zintzua
nun dago gaur egunez
gauz orren zantzua
Jainko maitea argi
zaiguzu zentzua.
|