inprimatu
Nere izeba Joxpanttoni'ri
Izenburua:
Nere izeba Joxpanttoni'ri
Sinadura:
Albizu, Gillermo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Albizu, Gillermo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
257.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere izeba Joxpanttoni'ri

 

Albizu, Guillermo

 

 -1-

 

 Lo zorrotikan esna-berri dan

 aur txiki baten antzera,

 gaurko onetan abiatu naiz

 bertso batzuek jartzera.

 Amets zakarran malko samiņak

 pixka bat txukatutzera,

 izebak deitu ziraden eta

 juan nintzan bere etxera.

 

 -2-

 

 Nere izeba Joxepa Anttoni

 amatxi maitagarria,

 ona zuk jasotako illoba

 ikustera etorria.

 Bizkor zabiltza, gazte bat bezin

 alaia eta argia,

 larogei urte zeurekin eta

 ain zaude muxu-gorria!

 

 -3-

 

 Urrutiratze guziak beti

 aztubidea sortzen du,

 zenbat gutxigo itzegin eta

 ordun da geio atzendu.

 Nai zaion ura ikusitzean

 nornaik poza artzen du,

 agindu nizun bezela, izeba,

 ara nik itza mantendu.

 

 -4-

 

 Izeba-illobok jun dan aspaldin

 ez gendun egin itzikan,

 -Ģeztaukazu nik besoz ibili

 zindutaneko antzikan.

 Pasatu danak aztutzen dira

 ezpaldin bada gaitzikan,

 zuk jarritako bertso guziak

 leitzen ditugu pozikanģ.

 

 -5-

 

 -Itz oien bidez txiki garaiak

 dizkidatzu gogarazi,

 nola magalen artzen ninduzun

 egiņaz milla kutizi.

 Eskupeko ta goxo sarikin

 zenbat Ģpaatxoģ ta igurtzi,

 oraindik era beren kilimak

 ez naute bakarrik utzi

 

 -6-

 

 Bi besoetan ni artu ete

 bataiatzeko orduan,

 nere izenean otoitz guzitan

 euskera ibili zenduan.

 Piztu zenidan su txinparta ark

 biotz-berotu ninduan,

 argatik diot onen berdiņik

 eztagoala munduan.

 

 -7-

 

 Ikusten degu urte gutxian

 zer beerako dun egiņa,

 alare ziur nago, mendin ez

 diola artuko iņork gaņa.

 Kale aldean oso baztertzen

 askok ari dute baņa,

 basetxe zuri, banatuetan

 ba-da zeņek itzegiņa!

 

 -8-

 

 Ormaiztegi'tik aldamenera

 erri txiki bat Itxaso,

 pakezalea danarentzako

 aukerakoa da oso.

 ĢItzeģ deritzan baserriara

 Alegitikan bi pauso,

 egun bat antxe igaroa naiz

 zoriontsu eta gozo.

 

 -9-

 

 Or agiri da len-jatorrian

 ereduzko arbasoa,

 Goierritarren adimen argi,

 ugaria ta osoa.

 Lurra emankor, etekintsua;

 erria apain jasoa,

 gardenik, bare, mintzaira onez

 iraxkiņen itxasoa.

 

 -10-

 

 Idazkiz alegindutzen gera

 geren barrua usteko,

 degun izkuntza ta oitureri

 al dan zutien eusteko.

 Guk arnastuak egan dabiltza

 batekotikan besteko,

 izebak danak gordetzen dizkit

 jutean erakusteko.

 

 -11-

 

 Ama puntako piņikan bada

 nerea bai dala piņa,

 gaztetandikan ondo ikasia

 Jesukristo'ren dotriņa.

 Iņori kalte egiteakin

 orrek artzen duan miņa,

 Gerra aundirik ez gendukake

 aren antzeko bagiņa.

 

 -12-

 

 Biotz ona ta esku zabala

 beti izan da neretzat,

 duan guzia eskeintzen daki

 utzi gabe ezer beretzat

 Batzuri geio izanagatik,

 borondatea danentzat,

 ezbairik gabe, aundin-audiņa

 besotakoa dunantzat.

 

 -13-

 

 Zugandik gogoz ni gertu nago

 naiz soņez bizi aparte,

 berriz ere gu alkartutzeko

 izango al da ainbat tarte.

 Jakin beazu, geroz ta geio

 nik zaitudala zu maite,

 laztan batekin agurtzen zaitut;

 izeba, ikusi arte!

 


inprimatu