50 urte Euskaltzaindiak
Albizu, Guillermo
-1-
Aurten berrogei eta amar urte
omen dirade beteak,
Euskaltzaindiak gure izkuntzari
zabaldurikan ateak.
Ikusteakin egoera artan
sortu zitzaizkan kateak
norgerantzako dakar mesede
iņori on egiteak,
merezi dana oradintzen du-ta
Jaunaren borondateak.
-2-
Atzerritarren izkuntza asko
jartzen ari zan gaņetik,
ondamenera geramatenak
kendutzearren soņetik;
lore tarteko belar gaiztoak
ondo ateraz zaņetik
izkuntzalari buruz argiak
ekin zioten oņetik,
ta Ama Euskera biotza ostatu
eskeņi zigun Oņati'k.
-3-
Arantzazu'ko Ama Birjiņa,
aingeruen erregiņa,
arantzan ganen zaude-ta, ez dezu
sentitzen arantzen miņa.
Gure zorion billa saiatzen
zerade zu alegiņa;
zenbatekoa ote litzake
zure poz ta atsegiņa
zaitzen gaituzun barrutiko ardik
alkar maiteak bagiņa?
-4-
Bai zure seme artzai umillak
lurreraņo egin; bixita,
zerutik bera jetxi zitzaigun
giza-soņakin jantzita.
Gabon gabean apaltasunez
Belen'a zan iritxi-ta
etxeko izkuntzan mintzatu gero
besteai paken utzita,
berriro jun zan zer egin bear
genduen erakutsita.
-5-
Ondorenean bere ikaslean
mingaņa suzko ontzian,
espiritua bidali zien
uso txurian antzian.
Itxaropenez zai zeudelarik
ezaugarri ura artzian,
goi-maitasunak idekitako
poz-iturriak an zian,
une artatik beren maixuan
gudari biurtu zian.
-6-
Lendik dagonak errespetoa
nai eta nai ez bear du,
Jesus'en jarraitzalleak ortan
agertu ziran ondradu.
Erri guzitan zuten izkeran,
naiz beren biziak galdu
Aita Santuak biotz barrendik
danen onean esan du,
dijoanantzat ulert-erreza
meza bear dala azaldu.
-7-
Jaunan opariz eskeintza ori
egiten zuten latiņez,
bertara pozik urbiltzen giņan
naiz guk batere jakin ez.
Zer esan nai zun adierazi
bear ziguten, gutxiņez,
orain ordea kristau bakoitzai
bere eran itzegiņez,
juaten danak gaur entzuten du
gogoz otoitzak egiņez.
-8-
Antziņetako gurasoentzat
sortzen zait milla naitasun,
lur au guretzat gordetzearren
aiek zenbat larritasun!
Geroztik izan ez degulako
bear ainbeste batasun;
orretxengatik ez dago emen
bear ainbat askatasun,
ez ote degu izkuntzai benik
eusteko diņa nortasun?
-9-
Ni baserrian jaio nintzan da,
bizi naiz baserritikan,
eguzkiaren berotasunez
lurrak emateunetikan.
Mirari orren egille danak
bazkatzen gaitu goitikan;
sona aundiko gizon jakintsu
asko egonagatikan,
gure biotzan beste laguntzik
ez da sostu oraindikan.
-10-
Guztiontzako eguzkia ta,
bakoitzai geren izkera,
danon jabeak eman zizkigun
iņor joan gabe eskera.
Emen geraden arte guzian
izan dezagun aukera,
geren begiaz ikusiarren
asko oritzen ez gera,
erdera erdeldunentzat dala
eta guretzat EUSKERA.
-11-
Nere ezpaņak lenen euskera
ziran jolasten asiak,
onen laguntzaz urratu nitun
ixiltasunan esiak.
Bein betirako biotz ta muiņak
mintz zoragarriz josiak;
zenbat oroitza ditun berekin
gaztetako ikasiak...
ondo ezagutu bear zinduzke
emengoa dan guziak.
-12-
Negu beltzean sokor azpian
dagon moduan garia,
erderan zamak gure izkuntza
ala daduka jarria.
Lertu nai eta ezin lerturik;
ai, onek zeukan larria!
Arantza mendin agertu zaio
erne-miņaren begia,
bere emaitzak eldu zai dago
aspaldiko Kantauria.
-13-
Jakiņak ez du ezer eskatzen,
ikasi ditezke danak,
bear bezela itzegiteak
ematen dizkigun lanak!
Gozotasunik geienekoa
erakutsi zigun amak;
biraurik ez dun mintzo garbia;
arritzen dira geienak,
ezti utsa dan jardun-bide au
maita zagun euskaldunak.