inprimatu
Ama Birjiñaren zerura-alchatzeari
Izenburua:
Ama Birjiñaren zerura-alchatzeari
Sinadura:
León, Fray Luis de
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jose Ignacio de Arana)
Egilea(k):
Jose Ignacio de Arana
León, Fray Luis de

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
154

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiñaren zerura-alchatzeari

 

Luis de León, Fray

 

 ¿Baita zu ere, ¡Ama!, utzita.

 Seme-taldea samiñik,

 Edertasunez inguratuba

 Pozez-gañezka eziñik,

 Bazoazkigu zeru-aldera

 Egan aidean egiñik?

 

 Zure-amore iturriyetan

 Ainbeste-bidez aseak

 Beren Amaren maitakizunez

 Urutzen zeuden umeak,

 ¿Bizi-litezke illoztu-gabe

 Naigabearen tristeak?...

 

 Arpegi ori ez ikustekotz,

 ¿Zertako degu begirik?...

 Igas-egiñik zuk guregandik,

 ¿Nola guk iraun bizirik?...

 Gure biotza zu-gabe, Ama,

 Eziñ legoke etsirik,

 

 ¡Ai! Zu bazoaz, ichasoetan

 ¿Nola guk igas ekaitzak?...

 ¡O Izar eder! ¿Nola ez izan

 Gure bideak añ-gaitzak?

 Nola zu gabe, kaira-eziñik

 Purruka-ez gu arkaitzak?...

 

 ¡O aingerubak, zeru-zaldunak!

 Zubegatik naiz estura;

 ¿Daramatzute odei artean?

 Nere-Ama da ¡bai!... ¡ura!...

 ¡Ama! zurekin alcha ni gora;

 ¡Ama! Zerura... Zerura!

 


inprimatu