inprimatu
Bertso berriak
Izenburua:
Bertso berriak
Sinadura:
Albizu, Gillermo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Albizu, Gillermo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
420.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berriak

 

Albizu, Gillermo

 

 -1-

 

 Jesus Maria Etxegarate,

 ĢIzazpiģ ez ezaguna,

 auxen da alkarri ulertu eziņa

 guri etorri zaiguna.

 Pozoi utsezko eztenkada auek

 sartzean biotz barruna,

 ai, neri beintzat aguro gau

 biurtutzen zait eguna,

 eta buruan jo naun arria

 ez da izandu biguna.

 

 -2-

 

 Esan bezela, nere lagun bat

 zure bertsoak kantatzen,

 jardun zitzaidan bere barrengo

 kezka guztiak botatzen;

 garai berean erri minduan

 arnas garbiaz mintzatzen,

 zirika gisan, alaxe zion:

 andereņoak gustatzen...?

 ateraldi oi brometan zala

 ez al diozu igertzen?

 

 -3-

 

 Eta jarraitu zuan izketan,

 esanaz era onetan:

 emen mudantzan billa apaizak

 dabiltz gogor da benetan.

 Jaunari itza emandakoak

 asko daudela penetan,

 ainbeste urteko ikaskintzekin,

 gaiņera eskola onetan,

 lo egon al ziran bizibidea

 aukeratzeko unetan?

 

 -4-

 

 ĢIzazpiģ, dana bete-berean

 zeuretzat artu zenuan,

 neri esana bertsoz jartzea

 besterik egin ez nuan.

 Baiņa ez iņor naigabetuta

 ipiņitzeko asmuan,

 norbait egonagatik arrixkun

 ia erorin amuan,

 ez nago oraindik iņon izenik

 esan gabeko damuan.

 

 -5-

 

 Zure aurka ni asi nintzala,

 zer irudimen urria!

 ainbeste dakizuna izan da

 nolaz zenduan jarria?

 Nik zer dakit zu, apaiz zarra,

 edo zeraden berria,

 ez dakiņari kristonak esan,

 modako sermoilaria...

 animen artzai batentzat ori

 ez al da negargarria?

 

 -6-

 

 Errukarria, urteak bein

 bat artutzean mendea,

 ta sutarako, berezko usaia

 galdurik dagon mendea!

 Ezin ukatu berriz kastatik

 nola datorren kondea,

 zeure bertsoak besterik gabe

 jartzen badezu dendea,

 bilduko zaizu kirtenkeriak

 gogozko ditun jendea.

 

 -7-

 

 Jauna eskutara jetxiko zaizun

 mirariaren oroizko,

 ai, unuzkero zenbat gosari

 egiņa ardo ta ogizko.

 ĢIzazpiģ maite, zure maixuan

 apaltasuna noizko?

 utzi ezkeroz orain dauzkatzun

 oinbeste itz erdoizko,

 txukuntxeago mintza al bazeni

 egin zindezke obispo.

 

 -8-

 

 Gure artean, orain bitarte,

 apaizak ba-zun ostatu,

 Jesuskristoren oiņordekotzat

 oi gendun errespetatu;

 ona ez danik beatzarekin

 ez nuke nai apuntatu,

 derrepentean dana aldatzera

 batzuek dira prestatu,

 obe dezute erriarekin

 oso poliki jostatu,

 

 -9-

 

 Azkeneraiņo eramateko

 Kristo Erregen bandera,

 nai eta nai ez, jarri bearra

 gurutzearen mendera.

 Bestela azkar gure pausoak

 egingo dute gainbera,

 bertso auengatikan iņor

 ez bedi jarri minbera,

 Kofradikoa ez dan iņortxok

 ez beza jaso kandela.

 

 -10-

 

 Emen, Iruņan, Ikastoletan

 asirik multzo ederrak,

 ez dakite askok oien artean

 egin zituzten okerrak.

 Nolaz geiago alkarganatu

 andereņoak ber-berak?

 sakabanatuazi zituzten

 eskubi eta ezkerrak

 alaz ere ezta euskera galdu

 Jaungoikoari eskerrak.

 

 -11-

 

 Itzaldi asko egiņak dira

 orain bi urte ezkeroztik,

 naparrei begik zabaldutzera

 etorriak erbestetik;

 aur guztiak argi geiago

 ikus zezaten gaztetik

 ontasun gutxi etorri zaigu

 lengo bidea uztetik,

 eta orain zer? gendun pakerik

 ez dabilkigu geroztik.

 

 -12-

 

 Zuk berriz lasai ekin zenion

 jakin gabe, edo maliziz,

 azkenengo au baldin badezu

 alda zaitea iritziz.

 Euskalerri ta euskeran onez

 nabil intentzio biziz,

 asko ikasita gutxi dakienen

 beazunetik irentsiz,

 batu gindezke, alkarri ondo

 aditutzera iritxiz.

 

 -13-

 

 Teologia ikasia zu

 zerade aridanean,

 erresumiņak kentzeko obeto

 egos zazu barrenean.

 Orren damurik ez dezu izango

 azkena datorrenean,

 maitetasuna eskeiņiz, leial,

 asi zaitea onean,

 mesedez auxe eskatzen dizut

 Jainkoaren izenean!

 


inprimatu