inprimatu
Milla beatzireun emeretzian
Izenburua:
Milla beatzireun emeretzian
Sinadura:
Lazkano, Patxi (Otxoki, Patxi Otxoki)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lazkano, Patxi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
324.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla beatzireun emeretzian

 

Otxoki

 

 -1-

 

 Milla beatzireun emeretzian

 aurrenengo zenbakia,

 berri-emalle ta gai sallean

 izparringi egokia.

 Aurrerapena zabaldu eta

 esnatu du Euskalerria,

 ezta aztuko gure lurrean

 iñoiz «Zeruko Argia».

 

 -2-

 

 Urrezko eztaiak aurten dira-ta,

 guri zer digu eskatu?

 artikulu bat lengo batean

 asko zitzaidan gustatu.

 Zer jartzen zuen itz-neurtuetan

 nai nuke nik esplikatu,

 Euskalerriko berrik bialtzen

 bear degula saiatu.

 

 -3-

 

 Gure erriko berri ematen

 arren, saiatu gaitian,

 pozik zabaldu egingo ditu

 «Zeruko Argia'k» tartian.

 Bizkai'ko euskeran, Zuberokoan,

 napar izkera egokian,

 Lapurdiko ta gañontzekoak

 idatzi zagun batian.

 

 -4-

 

 Euskalerriko izparringiak

 merezi du laguntzea,

 danok batean zerbait egiñaz,

 gelditu gabe atzea.

 Beste gauza bat bearrekoa:

 irakurleak sortzea,

 gaurko egunez komeni baita

 kultura pixkat artzea.

 

 -5-

 

 Irakurleak ugaritzea

 erriarentzat obia,

 gañera indartu egingo zaigu

 noski, «ZERUKO ARGIA».

 Periodismu on baten billa

 dijoala da egia,

 billatuaz gai bixigarriak,

 kontu ta berri alaia.

 

 -6-

 

 Ara seigarren bertsoa allatu;

 au baita bukaerako,

 igandea da eta gogorik

 ezpaitaukat lanerako.

 «ZERUKO ARGIA»!, lagun oberik

 ez da aldamenerako,

 danen lan ori izan dedilla

 euskeraren onerako.

 


inprimatu