Nere biziko eginkizunak
Lazkano, Imanol (Gaztelu)
1
Nere biziko eginkizunak itsasoan izan dira
Potzu horretan badet egina makina bat jira bira
Adinen kargak nere indarrak jeitsiak zaizkit erdira
Leiho hertzean senditutzen det haize hotzaren mugira
Negar malkotan bizi naiz beti leiho zarretik begira.
2
Maitale asko zuen etxean maitale asko auzoan
Sarritan amets einen dutenak nere arraintxo goxoan
Horretan lana egina det nik beti pausoan pausoan
Bainan Jainkoak egunen baten elbarritzea naizuan
Askotaz ere nahiago nuen bizi ta hil itsasoan.
3
Gazte aroko ibil aldiak nik nolatan ez gogora
Illabeteak egiten nitun nere etxetik kanpora
Diru aldetik ez izan arren merezi hainbat mejora
Itsaso lanik ez balitzake ez nijoake inora
Berriro jaio banintake ere nijoake itsasora.