Mundura pogre jaio
Lazkano
Mundura pobre jaio
nintzanari esker
nere amets geienak
irten zaizkit oker
munduan gauz gozorik
ez dit eman ezer
horrenbeste neke ta
azkenik hara zer
sasoirik onenean
urdailean kantzer
Maite, nik jolasetan
ez nun egin barau
haur batzuk sortu giņun
eta hor daude lau
malkoaren intzetan
nabil egun da gau
normaltzat hartu arren
noizpait hil behar hau
amarikan gabeko
haurrak kezkatzen nau.
Agur nere senarra
bihotza betean
zer gurutze zuretzat
nik aldegitean
honek lotuko zaitu
bigarren katean.
Saia zaitea beintzat
al dan hainbatean
landaretxoak zuhaitz
egin bitartean.
|