Elvira Ziptria zenari
Lazkano, Imanol (Gaztelu)
1
Zure abotsez besterik gabe aipatutzean Elvira
Neri halako zirradatxo bat dakar bihotzan erdira
Harek zenbat lan egina duen etorkizunai begira
Naiago nuke haren ametsak egi izango balira.
2
Naiz ezkontzako gurutzerikan bere bizkarrak ez jaso
Bestearenak izana gatik maitatuak zitun oso
Haurrentzat eta euskararentzat beti zabalik bi beso
Nire iritziz juzga daiteke Euskaldun haurren guraso.
3
Amets hoiekin osatu zuen Euskadiko ikastola
Argi baitzuen burua eta bero zan here odola
Eta Euskaldun geran guziok joka dezagula hola
Beti loretan gorde dezagun hark utzi zuen arbola.