Bart egindako ametsak
Lazkano
Amesetatik, kanpo ez leike
gaur gauza haundirik pentsa
Baina lotuta dagonak ere
ba dauka bere defentsa.
Oso zuria ikusia det
Espaņolen ikur beltza;
Askatasuna eskatu diegu
eta eman dute baietza.
Betiko egi behar genduke
bart egin dedan ametsa.
|