[Bertsotan]
Lazkano - Lopategi
Lazkanok:
Lasartek bere jaioterri du,
dio kariņo aparta.
Ikusten danez Naparraldea,
ez du baztarren lagata,
eta guk ere bere gisara
naparrak ditzagun maita;
batzuk bestela badiote ere
denok anaiak gera ta.
Lopategik:
Ixtori zehar zer esana badu
naparren odol gorriak,
izan ere bertan omen ditugu
euskaldunon jatorriak.
Santxo erregeak bat egin zitun
gure zazpi euskal herriak,
gauza berbera eskatzen degu
gaurko abertzale berriak.
Lazkanok:
Nahiko kezka nabaitutzen det
lagun Lasarten orruan,
nahiko bazterturik ote degun
bateon batzun erruan;
ikus dezagun anai jatorrak
badirala Naparruan,
txorakeriak alde bat utzi
ta hartu ditzagun barruan.
Lopategik:
Hala litzake gure gogoa
garbi eta bidezkua,
halako baten osatzekotan
Euskal Herri ta puska hu'a;
bial dezagun Napar aldera
bihotzarekin eskua,
uztarri bakar bat behar degu
baina libertadezkua.
Lazkanok:
Baina gainetik beti badegu
aginpide bat petrala,
donen aurrean nik aitortzen det
hori gorroto detala;
hemen daukagu gure Lasarte
bertsolari bat apala,
zein Jesukristok esan lezake
hau euskalduna eztala.
Lopategik:
Profeta eran jarriko al du
Naparru era tentean,
hemendik ere gauzak etziren
girotu derrepentean;
baina badaukat itxaropena
nik Naparruko jentean
ez ditezela luzaro egon
kazike hoien menpean.