inprimatu
Jaun Basurko maitiari
Izenburua:
Jaun Basurko maitiari
Sinadura:
Larramendi, Iņaki (Bera'tar Bat)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi, Iņaki

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
650.zk.
Orrialdea:
[6]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaun Basurko maitiari

 

Larramendi, Ignazio

 

 I

 

 Adizkide bat nuan Irunen

 Biziro maitagorriya,

 Eliz gizona, euskal-zalea,

 Gaņera olerkariya.

 Basurko jauna jarri ziyoten

 Yzen ezaungarriya.

 Adizkide au illa dagola

 Ekarri naute berriya,

 Sortu zaizkidan malko samiņez

 Batea daukat begiya.

 

 II

 

 Basurko onan animan alde

 Jarduten badet eskatzen,

 Nere barrengo gogorapenak

 Atzera naute bulkatzen,

 Kristau zintzook izan diranak

 Ez dute bear izaten,

 Yņork bada ta jarraitu zuan

 Kristautasuna zabaltzen,

 Egin zituen olerkietan

 Ezta besterik ikusten.

 

 III

 

 Uste osoa detan bezela

 Baldin bazaude zeruan

 Egiten dedan eskariyoa

 Artu dezazu goguan.

 Bizi laburra seguru daukat

 Arkitzen naizen moduan,

 Leku polit bat gertu zaidazu

 Zuriaren inguruan,

 Beti pozkiroz bizi nadiyen

 Lagun onaren onduan.

 


inprimatu