inprimatu
Jaun Aldaberi eta jaun Basurkori erantzuna
Izenburua:
Jaun Aldaberi eta jaun Basurkori erantzuna
Sinadura:
Larramendi, Iñaki (Bera'tar Bat)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi, Iñaki

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
592.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaun Aldaberi eta jaun Basurkori erantzuna

 

Larramendi, Ignacio

 

 EL BIDASOA deitzen diyoten

 Irungo paper batian,

 Ikusi ditut bertso batzuek

 Gauza askoren artian.

 Basurko jaunak jarri zituan

 Urriko illabatian,

 Jakiñ Aldabek, beste batzuek,

 Bukatu degun artian,

 Alkar arturik sayetu dira

 Ni gora jaso nayian.

 

 Apaltasunaz jolastu nai det

 Gizon ospatzu oyekiñ,

 Goratasunik eztet ibazi,

 Entzun, Basurko ta Jokiñ.

 Buru argiya dezute, bañan

 Oker zaudete nerekin,

 Nere gogoa au da, egitan,

 Berdindutzia zuekiñ,

 Jarriko naiz ni, pozik, ikasle,

 Biyetan eskasenakin,

 

 Zitalkeriya, naidutenentzat,

 Nik eztet nai iñontzako,

 Maitetasuna, biotz biotzez,

 Gizon zintzo danentzako,

 Maitagarriyak badira asko,

 Eztizutet ukatuko,

 Bañan goyena ontasunian

 Dauzkagu bi lagun urko,

 Oyek ditugu, dudarik gabe,

 Aldabe eta Basurko.

 

 Jokiñ Aldabek eta Basurkok

 Jarri nauzkiten bertsotan

 Agertu dute maitetasuna

 Beren biotz zabaletan.

 Damua daukat bizi gerala

 iruak iru aldetan.

 ¡Ay zeñ eder-eta zori ona,

 Bizi bagiñake bertan...!

 Iya iruak elkartzen geran

 Geren erriko festetan.

 


inprimatu