inprimatu
Euskera maitatu
Izenburua:
Euskera maitatu
Sinadura:
Larramendi, Iņaki (Bera'tar Bat)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
140

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskera maitatu

 

Larramendi, Iņaki

 

 1

 

 Euskalerrin jayo naz

 Jaunak ala nairik,

 Esker onak milloika

 Mesede onengatik.

 Ez nazazu atera

 Lur maite ontatik

 Ludi guztiyan ezta

 Au bezelakorik.

 

 2

 

 Euskaldunan elea

 Txukun ta garbiya,

 Gizon jakintsuantzat

 Da zoragarriya.

 Eztakite ez nondik

 Ez nola etorriya,

 Noski Jaunak guretzat

 Zerutik jetxiya.

 

 3

 

 Nere ama gaxua

 Egiyaz ona zen,

 Damuz gogoratzen det

 Aspaldi illbaitzen.

 Bi gauza erakutsirik

 Luditikan juan zen,

 Jaungoikua maitatu

 Ta euskera jolasten.

 

 4

 

 Gurasua bazera

 Umetxuan jabe,

 Sayatu aldezuna

 Gaxo oyen alde.

 Jarri bide onian

 Egin Jainko-zale,

 Erakutsi euskera

 Asko bada obe.

 

 5

 

 Erderaz asi zaite

 Erdaldunarekin,

 Bakoitzaren elean

 Beste arrotzakin.

 Baņan baldin-bazaude

 Euskaldunarekin,

 Beste danak utzita

 Gure euskarakin.

 

 6

 

 Zure elea utzita

 Bestena jolasten,

 Gaizki asi zerala

 Eztezu ikusten?

 Zure loretegiyan

 Lapaitzak aldatzen?

 Burutik gaxo zaude

 Sendatu len-bailen.

 

 7

 

 Euskalerrin jayota

 Euskera gaizetsi?

 Euskaldunan izenik

 Ezteuz irabazi.

 Eleak jakin-arren

 Zazpi edo zortzi,

 Euskaldunak bear du

 Euskera lenbizi.

 

 8

 

 Euskalduna naizela

 Gogoratutzian,

 Asegiņa sartzen zait

 Biotz-biotzian.

 Euskaldun bat ikusten

 Dedan bakoitzian,

 Maitasuna sortzen da

 Gu biyon artian.

 

 9

 

 Euskalduna da nun nai

 Ongi ikusiya,

 Txiki-txiki tandikan

 Dezu ikasiya.

 Eraman nai badezu

 Bizitza egokiya,

 Izan, Jaungoiko-zale

 Ta euskaldun garbiya.

 

 10

 

 Danak alkar arturik

 Sayatu gaitezen,

 Gure ele maitia

 Ludiyan zabaltzen.

 Ya bada bertatik

 Asitzen geraden,

 Euskeraz jolastuta

 Euskeraz idazten.

 


inprimatu