inprimatu
Erlas - Txoriyak
Izenburua:
Erlas - Txoriyak
Sinadura:
Larramendi, Iņaki (Bera'tar Bat)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi, Iņaki

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
580.zk.
Orrialdea:
[5]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erlas - Txoriyak

 

Larramendi, I.

 

 Egun batian nengualarik

 Etxeko aldamiyuan

 Bi erlas-txori polit-politak

 Jarri zoizkidan albuan

 Bizi lekua eskatzen zuten

 Euren izkuntza mutuan

 Nere baimena agertu niyen

 Ulertutzeko moduan

 Beren kabiya egiņ zezaten

 Biyok nai zuten lekuan

 

 Nere baimena bazankatela

 Igarri ziyotenian

 Leku polita autate zuten

 Goiko soliba batian

 Iltze aundi bat sartua zegon

 Ez ortorako ustian

 Erlas-txoriak konpondu ziran

 Biyok elkarren artian

 Kabiya egiten jarraitutzeko

 Iltziaren babesian

 

 Egun sentian asi ziraden

 Bere kabiya egiten

 Lur ezea ta belar legorra

 Mokuetan zekarkiten

 Lendabizi bat gero bestia

 Biyak ipintzen zituzten

 Zein lendabizi ta zein bigarren

 Etza iņori galdetzen

 Ongi ikasiyak etorri ziran

 Maisu bearrik etzuten

 

 Amar egunez bukatu zuten

 Asitako lantegiya

 Belar ta lurraz egiņagatik

 Gelditu zan agakiya

 Umetxuantzat iduri zuen

 Zakartxo eta bustiya

 Baņan guraso maitagarriyok

 Onda zekiten gustiya

 Barren aldia jarri ziyoten

 Egasti lumaz jantziya

 

 Etxe berriyon zeramakiten

 Illebete eskasian

 Bost ume txiki agertu ziran

 Kabitzuaren ertzian

 Ao zabalik gora begira

 Beti zerbaiten eskian

 Aita ta ama jana karrayo

 Egun bat eta bestian

 Zenbait jorrada egiņ zituzten

 Bostak azi bitartian

 

 Ume txikiyok aunditu ziran

 Luma zeukaten ugari

 Bizkarra urdin distiratua

 Aurre alde dana txuri

 Aita ta ama pozez beterik

 Burni ariyan kantari

 Neroni ere alaitzen nintzan

 Begiratzian ayeri

 Alnun gustiya agiņ niyotan

 guraso ta umiari

 

 Egun batian egatu ziran

 Jayo ziraden kabitik,

 Alai zabiltzan otxe onduan

 Bat bestiaren ondotik

 Geroago ta urrutiyago

 Utzi zuten sorlekutik

 Azkenerako nonguak ziran

 Juan zitzayen burutik

 Ez esker onik ta ez adiyo

 Alde egin zuten erritik

 

 Txori auekin gertatu zana

 Gerta ez dedin gurekiņ

 Entzun zazute buru argiyaz

 Eta biotz onarekiņ

 Mezede asko artu ditugu

 Zenbatsu diran nork jakiņ

 Jaungoikua-gandik gurasoetatik

 Lagun urkoatik berdiņ

 Mezede oyek ordaindutzeko

 Egiņ dezagun alegiņ.

 


inprimatu