inprimatu
Choriņoa cayolan
Izenburua:
Choriņoa cayolan
Sinadura:
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
100-101

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Choriņoa kayolan

 

Larralde, Dr.

 

 Zertako ni kayolan,

 Zer eginik gaizki?

 Ez othe dut ba ia izan

 Bihotz-miņik aski?

 Airetan ibiltzeko,

 Yaunaren dohainak,

 Eta ez preso eroteko,

 Ditut nik hegalak.

 

 Behar bada nigarrez,

 Barur atzo-danik,

 Ene haurrak ni galdez

 Daude, goseturik,

 Laster betaratzeko.

 Idek beraz borthak!

 Maiz heien bazkatzeko

 Ditut nik hegalak.

 

 Primaderak, oraindik,

 Senti da negua,

 Eta ume bat bakarrik

 Daukat lumatua;

 Bertzek ez pairatzeko,

 Onhek nere othoitzak!

 Hekin berotzeko.

 Ditut nik hegalak.

 

 Alhargun bat naizela

 Ez dautzuet erran,

 Hellasi hill! zitzaitala

 Laguna segadant

 Harren miņa arintzeko,

 Eta eginbideak

 Bienak bethetzeko

 Ditut nik hegalak.

 

 Iragan arraxean,

 Egin dut nik amez

 (Eta umez dohanean,

 Amak zer ez sinhex!)

 Ohatzetik hurbilleko

 Zabiltzala exaiak,

 Ay! lanyera aitzintzeko

 Ditut nik hegalak!

 

 Baiņa berantegi den

 Nago beldurturik,

 Nihon ez dut aditen

 Auhen miņik baizik;

 Ez, ezta dudatzeko,

 Galdu ditut haurraki

 Orai, nik deusetako

 Ez ditut hegalak.

 

 Doluz errebel, Yauna,

 Hasi naiz mintzatzen,

 Bai nere azken orena

 Hari da hurbiltzen;

 Zerurat airatzeko,

 Umentzat alferrak!

 Zaizkit baliatuko

 Agian hegalak.

 


inprimatu