inprimatu
Ama haurraren sehaskan lohakartzen
Izenburua:
Ama haurraren sehaskan lohakartzen
Sinadura:
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larralde Etcheverry, Jean Baptiste

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
156

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama haurraren sehaskan lohakartzen

 

Larralde, Dr.

 

 1

 

 Loi loi nere maitea;

 Lo! ni naiz zurekin;

 Lo! lo! paregabea,

 Nigarrik ez-egin;

 Goizegi da! munduko

 Gelditzen bazira,

 Nigarretan urtzeko

 Baduzu dembora!

 

 2

 

 Lo! nik zaitut higitzen;

 Lo!, lo! nombait goza;

 Ez-duzuya ezagutzen

 Amatoren boza?

 Etsai guzietarik

 Zure begiratzen,

 Bertze lanak utzirik,

 Egonen naiz hemen.

 

 3

 

 Lo! lo! nere aingerua,

 Baina amexetan

 Dabilkizu burua,

 Hirria ezpainetan,

 Norekin othe zare?

 Non othe zabiltza?

 Ez urrun, ama-gabe,

 Gan, ene bihotza!

 

 4

 

 Lo! lo! zeruetarat

 Airatu bazare,

 Ez, bihur zu lurrerat

 Ardietsi-gabe,

 Ungi zure aichatzeko

 Enentzat grazia:

 Guziz eni hortako

 Zait ezti bizia!

 

 5

 

 Lo! lo! gauak oraindik

 Nombait du eguna,

 Ez-da nihon ergirik

 Baizik izarrena.

 Izarrez mintzatzean,

 Zutaz naiz orhoitzean:

 Zein guti, zure aldean,

 Duten distiratzen!

 

 6

 

 Lo! lo! dembora dela,...

 Iduri zait albak

 Histen hari tuela

 Ekhi gabazkoak;

 Choriak, arboletan.

 Kantaz hasi dire;

 Laster nere besoetan

 Gosatuko zare.

 

 7

 

 Bainan atzarri zare,

 Uso bat iduri;

 Huna nik zembat lore

 Zuretzat ekharri.

 Ametsetan ait-amez

 Othe zare orhoitu?

 Ai! birri maite batez

 Bayetz erradazu.

 


inprimatu