Udaberriko loreak...
Landart, Daniel
1
Iguzkia, mendi gibelean,
Herabe dagolarik:
Abertzaleak badoatzi,
Gogoa sutan,
Amodioz beterik
Zonbait makil kaskaren biltzerat.
2
Makil kaska horiek,
Ez daukute min egiten.
Bainan bakarrik,
Gure abertzaletasuna azkartzen.
3
Zeren baitakigu,
Eta hori aspalditik,
Oraiko azkarrenak
Izitzen hasiak direla.
Hurbiltzen ari baita
Hain aspaldian, idurikatzen dugun,
EGUN haundia.
4
Segur baigira, gure begiez,
Laster ikusiko dugula,
Gure sofrikarioen eta lanen
Hel-burua finkatzen:
EUZKADI - EUROPAN.
5
Bil gaiten gazteak
Eta elgarri jos.
Har ditzagun bide berriak,
Egiazko bideak.
6
Egiaren erraiteak eta entzuteak
Min egiten balinbadu ere,
EGIAK baigitu, nahi ala ez,
Egun batez salbatuko.
Eta GUK, egia diogu.
|