Gauden gu
Landart, Daniel
1
Perttoli-k bazuen, itsas bazterrian,
Etxe ttipiņo bat, lurrerat abian.
Ait-ama xaharrek, zakoten utzia,
Har zezan nolazpeit, bere familia.
2
Perttoli gaixoa, ez baitzen ezkondu:
Bere etxea du, arrotz bati saldu.
Ta orai bizi da, H.L.M. batian
Ez baitu begirik hesten gau guzian...
3
Arrotz aberatsak, etxe xaharretik,
Ostatu eder bat, egin du lehenik.
Bainan arrotz horrek, bazuen bertzerik
Kasko gibelean, luzaz asmaturik.
4
Ohartua baitzen, Eskual Herriko
Nexkatxak zirela, eder eta sano:
Hetarik biz-pa-lau, zituen galdatu
Ta heiek gogotik, eskaintza onhartu.
5
Azeri zaharrak, ostatu berrian,
Gau ohantzeņo bat, egin du gustian.
Kanpoan ezarriz, argi ilunenak
Ta barnean aldiz, emazte arinak.
6
Beren nausiari, nahiz obeditu,
Gure nexkak dire, lan tzarrari lotu!...
7
Ez zaiote aski, arrotz horieri
Hunat etortzea, dena ustelkeri.
Gure arbasoen ohidura onak,
Funditu dituzte, ezarriz berenak.
Ta gure Herriaz direlakotz jabe
Nahi dute beraz, gaiten ustel gu ere!