Elurra...
Landart, Daniel
1
Goxo da barnean
Supaster xokoan!
Denak omorean
Giraude bakean!
2
Elurra kanpoan
Ari da erortzen.
Ta nere gogoan
Bertsu bait zaut sortzen!
3
Batian bortizki
Bertzian eztiki
Da erortzen ari
Xoxo, ergel, xuri...
4
Oraino oixtian
Denak ziren perde!
Xoriak airean
Dira orai trixte...
5
Teilatu gorria
Xuriz beztitia
Zinez apaindia
Da xoragarria!
6
Xakurra daldaran
Oiloak kafiran
Antzarak kankaran
Haurrak, kantuz, jantzan!...
7
Zoin den xoragarri
Elur xuri hori
Bainan iguzkia...
Agertzen... hasia!
8
Emeki emeki
Eturra da urtu.
Emeki emeki
Negua, pasatu!
9
Primadera, uda.
Larrazkena hor da.
Negua bortizki!
Urteak doatzi...
10
Elur ta iguzki
Euri ala haize.
Egon gaiten beti
Azkar, airos, erne!
|