Baionako bestak
Landart, Daniel
1
Baionan sortu, Baionan bizi, Baionan dut nik egongo!
Nere lagunak, dire guziak, bai zinez gogo bereko...
Baionak gaitu, ttipi-ttipitik, amak bezala maitatu
Omore onaz, Baionak gaitu, beti-betikotz beretu!
Zatozte gurekilan, xixtuz, kantuz, jantzan
Zatozte gurekilan, bestak dira herrian!
2
Urte guziez, besta ederrak, egiten dira Baionan
Fama aundia, dute bildia, mundu zabal-zabalian
Zazpi egunez, gau eta egun, bada arrabots hirian
Ongi jostatu, nahi dutena, etor ditela gustian!
Zatozte gurekilan, xixtuz, kantuz, jantzan
Zatozte gurekilan, bestak dira herrian!
3
Gaztek nasaiki, dugu edaten, hain eztia den zangria
Eta holaxet, airoski dugu, iragaiten gau guzia!
Zubi aldean, nexkatxak dire, irriz gure goait egonki...
Gazte gireno, Baionan gaiten, oneski denak liberti!
Zatozte gurekilan, xixtuz, kantuz, jantzan
Zatozte gurekilan, bestak dira herrian!
4
Baiones gaztek, arrotz guzier, diogu: ongi etorri!
Gure artean, ditela josta; bainan otoi ez ahantzi:
Giren toki hau, nahi ala ez, izendatzen da Euskadi
Ta bihar ere, nahi ginuke, Eskualdunki guk bizi!
Zatozte gurekilan, xixtuz, kantuz, jantzan
Zatozte gurekilan, bestak dira herrian!