Laister arte, agura t'erdi
Laister arte, agur t'erdi.
Agur Joseba Iñaki
«Euskal-zaleak» oa,
Iritxi zaizu ordua
Gudaritzakoa. (bis)
Zeruko Argiaren
Alde lan egiten:
Azpeiti'ko berriak
astero ematen,
eta arpide-dunak
ugari billatzen,
ez dizu iñork eta
iñoiz irabazten.
Samiñez artu degu
zure gudaritza,
zu zera talde ontako
buru ta biotza,
zu gabe ez ote du
izango eriotza?,
orrela gerta ez-dedin
biali laguntza.
Ez gerade aztuko
iñoiz zurekin,
iru lagun gaituzu
betiko Azpeiti'n,
Jauna'ri erreguka
zu azkar biur zadin,
osasun ona eta
zorionarekin.
|