inprimatu
Gorrotoaren sua, Gernika'n 1937'go jorrailaren zorigaitzeko 26'ean
Izenburua:
Gorrotoaren sua, Gernika'n 1937'go jorrailaren zorigaitzeko 26'ean
Sinadura:
Korkostegi, Xanti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Korkostegi, Xanti

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
71-74

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gorrotoaren sua, Gernika'n

 

Korkostegi, Xanti

 

 1

 

 Oi!... zelako egun okerra,

 Gaurkoz argitu zaiguna;

 Gernika'n astelena,

 Asteroko peri-eguna.

 Aldi artan, ogeitairuko

 Morrosko mardul nintzan,

 Mutil sasoirik oneneko

 Eta pakezalea benetan.

 

 2

 

 Goiztirik ernaldu eguna

 Dizditsu, txartzeko gerokoan,

 Okertzat biurtuik arratsera,

 Ainbeste eriotza ekartekoa.

 Aor, gure buru gaiñean,

 Gernika'ko zeru-sapaian,

 «Kondor» egazkin errudunak,

 Euskal-odol gosez etorriak.

 

 3

 

 Ene!... a errukarri,

 Eriokuntza dala nagusi,

 Gorrotoaren alegiñean

 Jausi jakuna guregan.

 Aurki orrela Gernika,

 Euskoen uri itzaltsua,

 Txikiturik izango lerkaiaz,

 Erropalduz bera su goritan.

 

 4

 

 Gauerdi dala ainkari,

 Nere biotza pilpilka,

 Lur-gorri auzora bidezti

 Ango lagunen jakin guraz.

 Olaeta'tar Segundo, ta...

 Berearen sendi-arduraz,

 Illun-ikaran ni arontz,

 Eurak bizirikan gurako.

 

 5

 

 Bein etxera sartu-ala,

 Kandel-argitan ikusiaz

 Sendi ta auzotar bilduak:

 ¡A nere pozaren itzala!

 Alako gertaldi gogorrean,

 Larri itzalpe bildurgarrian,

 -Agurtza eskainka zerura:

 Or, Segundo besarkatu leena.

 

 6

 

 Antxe, atze utziz nire poza,

 Lur-gorri auzoa jareginda,

 Barriro bidari nintzan

 Gernika'ko triskantzara.

 Leenen, su gori makala,

 Gero karobi biurtua;

 Gori-goriak etxe ormak,

 Dangaka lurrera eroriaz.

 

 7

 

 Miren Deunaren eleiza,

 Ekin-barri zan erreten;

 Gertun gure aritz gurgarria,

 Alan bearrez kalterik gabe.

 Eskerrik onenak Bilbo'ko

 Su-itzungille bikaineri,

 Ortara alegin ziralako;

 Bestelan galdua genuelarik.

 

 8

 

 ¡A gau itzalaren itzala!...

 Negar ta isturaz betea,

 Ume, nagusi ta gudari,

 Gar gorietatik igesi.

 Begira sutargi zabala,

 Iñoiz be aastu eziña,

 Nik ikusirik aundiena,

 Erri oso batera errea.

 

 9

 

 Zart eginda nere biotza,

 Olako ondamen-aurrean,

 Urduri laister eldu nintzan

 Enparantzagain-mailletara.

 An aurkitu egin-egiñean,

 Ortiz'en Aurelio jauna,

 Gaisotegitik zuzen etorrena,

 Bertan ziñalpen einbarria.

 

 10

 

 Gizon ona, eskuitar bera,

 Erri-notari bizartsua,

 Gaitzetsiz ak alako zera,

 Dardaraz zeukan soin osoa.

 Lekaime, umetxo ta zaar,

 Lerkai goitik eralgiz ilda;

 Zaar-kabia lurra jota,

 Bizirik urtenak minbera.

 

 11

 

 Jator jator eta ezauna,

 Gizon ori, zintzo zintzoa,

 Eziñ onartu a kaltea,

 Negarrak mosua beera.

 Erriak, berez zentsuntsuak,

 Buruz ere berez argiak,

 Unetaraiño min-mindu, ta...

 Igarri goiko arranoa.

 

 12

 

 Suak baeban, bai, indarrik,

 Nere izatek be arimarik,

 Zirti-zarta igi-bearrik,

 Erria ain larri izanik.

 Ordularia ibilian,

 Egun barriren biak joaz,

 Belaxe ni lekaimetxean,

 Ana Deunaren ataurrean.

 

 13

 

 Emen atetan etxe-lagunak,

 Lekaimea ume mordoskagaz,

 Ados-eziñ logura astuna,

 Ta aurre-sua ikus-galea.

 Onton lekaimeen eskarira,

 Belaxe nintzan goi-goitegian,

 Makurka sartuaz barrenera,

 Amama errukarriren billa.

 

 14

 

 Gudari-kamain zalako baten

 Etzanda, gaiñean estalkitsu,

 Amama gaxo nun begiztatu,

 Aurpegia josirik zimurrez.

 Ene!... nire biotzeko taupada,

 Leku artan alan ikusiaz,

 Nekez jalgirik bere abotsa,

 Dardaraz eukirik ak biotza.

 

 15

 

 Au esan nik ari belarrira,

 Beragandik zerbait jakin-guraz:

 ¿Zelan zagoz zu emen, amama?

 «Gudariak naz ona ekarria,

 Suk erretzeke alderanduta.

 Nire semetxue be egona

 Da, azken mosu berogaz joana,

 Negar beroak ixuri-ala».

 

 16

 

 ¿Zenbat urtebete dozuz,

 Amonatxo maitea, zuk?

 «Larogeitik gora dodaz».

 Jaso nuen erantzuntzat.

 ¿Nungo zera ba, amama?

 «GERNIKA'ko NOZU, TXOTXO,

 GERNIKA'n JAIO TA AZIA

 AZKEN AU NIK IKUSTEKO».

 

 17

 

 Erantzun iluna nik entzuna,

 Opil-opilik nigan biotza,

 Auspeko ilintia bezela,

 Putz-putz eginda pizketan dana.

 Besartean arduraz artuta,

 Artez eraman nuen Foru'ra,

 Antxe il zedin orain erritar,

 Maite-maite zuen lurraldean.

 

 18

 

 Berrogeitasei urte dira,

 Diranak igaro ordutik;

 Gaur, aiek seme ta arrona,

 Urrun dagoz bizi ontatik.

 Lotu bada menderik mende,

 Euskaldunen giroa zuek,

 Aurreko-alegiñak gordez,

 Oiñarri au gogoz eukitez.

 

 19

 

 Berbiztu egizue, bada

 Jatorrizko zuen arnasa,

 Gogora ekarriz amama,

 Su-txingarretatik jasoa.

 Ortako zaitezte astindu,

 Eutsiz etorkizun-eguni,

 Egikizunetan ez astuz,

 Erria daigun zutik euki.

 

 20

 

 Zoratu nau ni egitek,

 Ia zoratu bearrez,

 Bein ta barriro ekartez,

 Burura ainbeste oker,

 Baserritarrak ikusiz

 Bidean ia bilutsik

 Etxea atzean itxirik

 Etsaien igesi larri.

 

 21

 

 Ume, zaar eta altzariak,

 Burdien gaiñetan artuta,

 Taketan dindiliz oiloak,

 Otz miñ euren lagun bakarra.

 ¡Ango burtirrintziarena!

 Bei-orroiak ari erantzun

 Gau otz ilunez ibili al,

 Egunez egazkiñak zakur.

 

 22

 

 Nire ama antxe Oñati'n,

 Bost urtebetean bakarrik,

 Aren naigabeak nerekin,

 Ni orduan ementxe Bizkai'n.

 Olan biotza nasaitu bearra,

 Abertzale jarrai guraka;

 Iltea kuika, ba, edonon

 Iskillo bako erri ondon.

 

 23

 

 Gure izkuntza zar-zaarra,

 Dandarrez abillen euskera,

 ¿Ez ote besteak eurena

 Beste gutzat gordegarria?

 Gure erri-azur-mami augu,

 Buru ta biotzen iturri

 Ta itxiko ba-indukegu

 Ilten, bagintzakez naskarri.

 

 24

 

 Eutsi bearra euskerari

 Alboko erriena gaindik,

 Ostentzean galduak gire

 Galdurik gure izena ere.

 Egin euskera eztitsua

 Erabiliz abots zaarrak,

 Bizkortu dezagun euskera.

 Etorri baño len azkena

 

 25

 

 Egikizunak ziur jasota,

 Igitu zaitezte, euskaldunak,

 Gegora etorteko zarenak

 Zuen gurasoat jarrai joaz

 Onan gogotan euki egiak,

 Betiro argi zuen begiak

 Ia ba gazteri ameslaria

 Aberri-alde ekin lanean.

 

 26

 

 "GERNIKA'ko NOZU TXOTXO":

 Bai amarra, zu emengo,

 Ibar zabal ederreko,

 Biziaz emen ilteko.

 Euskal-erriren kolkoko,

 Zeure sendia azitako,

 Mait-bularra eurentzako,

 Ain langille bizitako.

 

 27

 

 "GERNIKA'n JAIO TA AZIA":

 Gero izateko, amama,

 Zori txar-txar-egun ontan,

 Min ezagutez zuk barruan.

 Zuretzat au zori latza,

 Neketan artzeko azkena,

 Begitan dozula negarra,

 Olan itzungiaz bizia.

 

 28

 

 "AZKEN AU NIK IKUSTEKO":

 Benetan zaitut biotzeko,

 Nire esku jausitako,

 Besotan nik artutako.

 Ez, ba, azken, amonatxo,

 Biok sinistun geralako,

 Bizirik orain emengo,

 Zeuk neri goian itxaron.

 

 29

 

 Olan, oñaze ta negarketaz,

 Gernika jatorra kutsatua,

 Seme onak bertan kizkalduak,

 Zutik bakarrik gure zugaitza.

 Aditu, geroko senideak,

 Emen zuentzako nere itzak;

 Gomuta amamaren eskeintza,

 Jarrai ba, askatasun billa.

 


inprimatu