San Ageda eskea Euskalerrian
Kantabera
Santa Yageda bezpara degu
Euskalerriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur artu degu
gure bideko laguna;
aren laguntzaz bete gentzake
egun ontako jarduna.
***
Sizilia'ko ugarte ederrak
emana degu lorea;
an jaio bai-zan gure Ageda
zorioneko gaztea.
Txikitatikan gogoz artu zun
Jesukristo'ren legea;
maitasun onek ekarri zion
biotzeko poz betea.
***
Alkate jauna, legean gatoz
baimen-eskean atera...
kanta zaarrak galdu ez ditezen
lengo oitura piztera.
Guraso zarren legean pozik
goaz danok kantatzera;
Santa Yageda'k ekarri gaitu
berorren etxe aurrera.
***
Erretore jaunaren atean
jo nai degu gaur aurrena,
Jaungoikoaren ordezkoari
gure agurrik onena.
Zeruko Jaunak argitu beza
beroren jardun zuzena,
zeru goietan izan dezagun
guziok gure azkena.
***
Mendi tontorrak elurrez zuri,
atai-aldean laiotza;
etxe ontako nagusi jaunak,
urrezkoa du biotza.
Santa Yageda'k kendu digu gaur
eskean asteko lotsa;
dirurik ezpada, berdin zaigu
gizendutako bildotsa.
***
Mutil taldea ementxe gaude,
danok gazteak eta gai;
mundu guzia igaro degu,
itxas, lepor, mendi, zelai.
Neskatx ederrak utzi ditugu
negar-malkotan gure zai;
baiña guk nexka danen artean,
emengotxe alaba nai.
***
Eskean gatoz, baiña ez gera
ez ijito ta ez praille...
***
Ura gustatzen zaigu eskuak
ta arpegia garbitzeko;
baiña napar beltza bear degu,
eztarria bustitzeko.
Txanpaiña ere edango geunke
norbait ba-litz emateko.
Pattarra ez da gaizki etortzen,
bizkarreko otza kentzeko.
***
Ailperrik gizon gaiztoak zuten
oiñazez erdi-illik utzi;
Jesukristo'ren maitasun artan
etzuan iñola etsi;
otoi gozotan gogoa ixuriz
mundu ontatik igesi,
zeruetako zori ederra
betiko zun irabazi.