Kristaua entzun
1.
Bekatua dalako gaitz guztien gaitza,
arrentzat izan zazu gorroto bizia;
artatik beti ere begiratu zaitez,
bizi zeran artean ortan saia ziņez.
2.
Sakramentuetara urbiduz sarritan
sendo egongo zera zure asmo onetan;
an emango zaizkitzu doai bereziak
errezki garaitzeko zure etsai guziak.
3.
Maite zazu etxea, bizitze gordea,
ixiltasuna, lana, zure eginbidea,
ekin otoitzari ta irakurtzeari,
irakurria beti gogoan ibilli.
4.
Bizitzaren lorea da gaztetasuna;
adin guzietan den maitagarriena;
gaizkira makur bedi, iņon ez gelditzen;
ongira itzul bedi, a zein azkarra den!
5.
Azkar dire gazteak, gartsu eta bizi
zarrak ordea gogor, astun, uzkur, nagi;
ek uda dirudite bere egun luzetan
ok berriz negu latza izotz, elurtetan.
6.
Etsaiarentzal bada izango ole dezu
zure adin autua, gaztea, esazu?
biziaren onena eman gaiztoari
ta ondarra gordetzen diozu Jaunari?
7.
Zuk, o Jesus maitea, gure Jabe ona
jende gazte zintzoak maite dituzuna,
egiazko zintzoak beti itzazu lagun
bere asmo onetatik ez daitezen urrun.