inprimatu
Koplak (Argi piska bat, indazu, jauna)
Izenburua:
Koplak (Argi piska bat, indazu, jauna)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
566

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Koplak (Argi piska bat, indazu, jauna)

 

 

 Bersocho bi botatzeko;

 Dema galaiak, biek lirañak,

 Gaur uztartu diralako:

 ¡Nor litekean izan koplari

 Bikaña piska bateko,

 Ezkonberriai euren doaiak

 Egoki kantatutzeko!

 Chorten batean larrosa biren

 Antza dizutet ematen:

 Izpi batean ispligu biren

 Usai ona banatutzen:

 Egin dezuten korapill orrek

 Ditu biotz bilotutzen,

 Zeñak dituan zeruetatik

 Jaungoikoak bedeinkatzen.

 Arraga baña freskuagoa

 Zerade andre nobia:

 Larmea piña, begiak belchak,

 Dezu alaia arpegia;

 Kolko altua ta biribilla,

 Melarra berriz gerria,

 Siñis nazazu, etzera egon

 Iñoiz aiñ zoragarria.

 Lirio churi churia beziñ

 Garbia zera gañera:

 Gaitzikabea dezu anima,

 Eta biotza choill bera:

 Nobio jauna ¿zorioneko

 Nola izango etzera,

 Orren zizpiru eta laztanak

 Beti zuretzat badira?

 Pakea eta poza betiro

 Izandu bitez zuekiñ:

 Alkarrekiko amorioa

 Osasun ondasunakiñ:

 Jaungoikoari naidakiola,

 Mundua buka ez dediñ,

 Gaur urte bete arkitutzea

 Semecho politarekiñ.

 


inprimatu